Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:12 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

SQ-2Dk Korrika Km. bat erosi du AEK-k «helduen euskalduntzean egiten duen lan handia babesteko»

Korrikaren 21. edizioa, apirilaren 4 eta 14 bitartean Gares eta Gasteiz lotuko dituena, larunbat honetan igaroko da Durangotik, azken aurreko egunean. Herriaren Eskubideak, kilometro bat erosita, AEK-k antolatutako Korrikan aktiboki parte hartuko duela ezagutzera eman du eta durangarrak euskararen aldeko lasterketan parte hartzera gonbidatu ditu.  

Foto HERRIAREN ESKUBIDEA KORRIKA2

Neskutz Rodríguez, Julián Ríos eta Jorge Varela.

“Gure hautagaitzako hainbat kide, ni barne, AEK kumeak gara. Beraz, bai gela barruan bai kalean egiten duten helduen euskalduntze eta alfabetatze lana primeran ezagutzen dugu”, adierazi du Neskutz Rodríguezek, Elkarrekin Podemos eta independienteekin batera maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara koalizioan aurkeztuko den Herriaren Eskubidearen zerrendako bigarrenak.

Korrika larunbatean, 18.55tan, sartuko da Abadiñotik pasa ondoren. Neskutz Rodríguezek 19tan hartuko du lekukoa Madalenan Herriaren Eskubidearen izenean. “Euskara gure kulturaren eta bizitzaren parte da. Korrika gure hizkuntza sustatu eta bultzatzeko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da.  Ziur gaude aurten ere durangarren parte-hartzea jendetsua izango dela” iragarri du  Rodríguezek.

Prentsa ohar baten bidez, koalizio morearen bigarrenak Herriaren Eskubidearen hauteskunde programak jasoko dituen euskara sustatzeko neurri batzuk aurreratu ditu. Bata Durangoko dendariekin elkarlana indartzea izango da, euren komunikazioan laguntzeko eta zerbitzuen sektorean euskararen erabilera indartze aldera. Halaber, Landako Gunean ekitaldiak antolatuko dituzten enpresak bi hizkuntza ofizialak neurri berean erabiltzera derrigortu nahi dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu