Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:24 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Berrizen garatuko diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenerako dirulaguntza

Aurten ere Berrizko Udalak dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu Berrizko udalerrian egingo diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako. Aurreko urteetan Fernando Torrecilla, EtxE, Miren Amuriza eta Sandra Petrel edota Eneritz Gorrotxategi bezalako berriztarrek jaso dute. Eskatzeko epea bi hilabetekoa izango da, beraz, maiatzaren 12ra arte dago zabalik. 

ETXE Iban Gorriti 1

EtxE, Durangoko Landako Tabernan ataratako argazkia. I. GORRITI

Diruz laguntzeko eskatzen diren programek, baldintza hauek bete behar dituzte:  eskatzaileak berriztarrak izatea; berriztarren artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak izatea eta kultur ekoizpenak euskaraz eta herrian bertan eragitea.

Balorazio-irizpidea ezberdinak hartuko dira kontuan. Adibidez, ekintzaren kalitatea eta euskararen zabalkuntzan, erabileran izan dezakeen eragina; eragin-eremua; genero ikuspegia: irabazi asmorik gabeko proiektua izatea; gizarte inklusioa eta elbarritasuna eta berritzailea izatea.

Bestalde, onuradunek 18 urte eginda izan beharko dute eta euskararen erabilera/ kultur ekoizpena sustatzeko egitasmoak, programak bultzatzen dituzten elkarteak, taldeak eta norbanakoak ere izan daitezke, beti ere udalerrian eragina izatekotan.

Dirulaguntzen eskabideak Berrizko Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira (Iturritza 51, Berriz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen araubide juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan arautzen duen moduren batean ere aurkez daitezke eskabideak.

20170907144131_miren-amuriza_foto610x342 (1)

Miren Amuriza. ELKAR.

LAGUNTZA · Dirulaguntzaren zenbatekoak, berak bakarrik zein beste administrazio publiko zein erakunde publiko edo pribatu batzuen dirulaguntza edo laguntzekin batera, ezin izango du inola ere onuradunak egingo duen jardueraren kostu osoa gainditu. Diru-sarrera eta gastuen justifikazioa aztertutakoan gehiegizko finantziazioa egon dela ikusi bada, gehiegizko diru-sarreraren zenbatekoa kenduko zaio dirulaguntzari.

Berrizko Udalak  emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, baina inola ere ezin izango da gehiegizko finantziaziorik egon.

Diruz lagundutako egitasmo horren aurkezpena egingo da herrian, Udaleko Euskara, Kultura, Hezkuntza batzordearekin batera koordinatuz eta antolatuz. Ipuin, liburuen eta ikus-entzunezko lanen kasuan ale batzuk udalari emango zaizkio eta ikuskizun edo kontzertuen kasuetan estreinaldia Berrizen izango litzateke.

Honetaz gain, Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeagatik dirulaguntzak eta Bekak emateko oinarri espezifikoak, ikasturtean zehar euskara ikastaroak egiteagatik ere argitaratu dira.

Informazio gehiago www.berriz.eus udal webgunean http://www.berriz.eus/eu-ES/Udala/Diru-laguntzak/Orrialdeak/default.aspx

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu