Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:41 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Gorbeia Turismo jomuga gisa finkatzen da, 2018an baino %19 bisitari gehiago jasoz

Gorbeia izan da 2019ko Aste Santu honetan Euskadiko turismo eskaintzaren barruan aukeratutako jomuga nagusietako bat. Horrela erakusten dute turismo bulegoen datuek, izan ere, 2018ko epealdi berean baino %19,05 bisitari gehiago izan dituzte.

gorbeia 1

Horrez gain, %92,99ko okupazio maila izan duten Gorbeiako landa etxeek eta nekazal-turismoek datu hori berretsi dute (Bizkaian okupazioa %88,44koa izan da, Araban 83,82koa eta Euskadin %87,75ekoa).

Azpimarratu behar da, egun hauetan (apirilak 18-22) Gorbeiara etorri diren bisitarien %56,5 EAEtik bertatik etorri dela, %41,7 Estatutik eta gainerako %1,6a Europatik.

Jaiegunak · Gorbeia, turistak ezagutzeko, interpretatzeko, gozatzeko eta ibiltzeko hurbiltzen diren gune naturala bada ere, igaro berri diren jaiegun hauetan, inguruneak eskaintzen dituen baliabide guztiez gozatzera gonbidatzen zuen jarduera programazio zabala ere eskaini da. Guztira, 139 pertsonaren partaidetza izan duten 12 esperientzia eskaini dira.

Horrela, 2019 honetan lehen aldiz egin da MORROKOTAREN-MOKOTSAREN salmenta (Pazko arrautza bat edo gehiago sartuta dituen ogi berezia, aita eta ama bitxiek euren besoetakoei oparitzen dietena), Aste Santuko igandean, Ezpelabarriko (Orozko) eta Txoko Sagarnako (Zeanuri) saltokietan. Oso arrakastatsua izan zen, eta izakinak agortu egin ziren.

 Basque Fest · Beste alde batetik, apirilaren 18, 19 eta 20an Gorbeia Jomugak, Aste Santuan Bilbon egiten den euskal kulturari buruzko Basque Fest jaian hartu zuen parte.

Horrela, Gorbeiako bost ekoizlek hartu zuten parte bertako produktuen dastaketetan eta azokan: Atxeta gazta (Idiazabal gazta), Urigoitiko Txorizoak, Iza Okindegia, Atxineta Baserria (Gorbeiako ahabiak) eta Askibil Gazta. Guztira, 195 pertsonak hartu zuten parte egin ziren dastaketetan, eta azokan ekoizle guztiek euren Idiazabal gazta, ahuntz gazta, txorizo, marmelada eta ogi izakinak agortu zituzten.

Gainera, turismo informaziorako puntu bat instalatu zen, eta hiru egunetan 2.825 pertsona igaro ziren bertatik.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu