Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
4:37 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Iurretako Udalak udalerriko euskararen egoera aztertu eta hurrengo urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa landu du

Euskararen erabilera indartzeko asmoz, Iurretako Udalak Euskararen Plan Estrategiko berria landuko du 2019an. Plan horretan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira, hainbat arlotan: administrazioa, kulturgintza, irakaskuntza, lan mundua, teknologia berriak eta abar. Planak helburu nagusi bi izango ditu: alde batetik, euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko, eta, bestetik, euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Agresion sexista Iurreta

Plan berria abiatu baino lehen, Udalak orain arte euskararen arloan egin den lana baloratu eta, gaur egun, herrian euskararen egoera zein den jakin nahi du. Horretarako, Udalak prozesua abiatuko du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Azterketa hori egiteko, datu soziolinguistikoak aztertzeaz gain, herritarren parte-hartzea ere ezinbestekoa izango da. Herritarrek bi bide izango dituzte prozesu honetan parte hartzeko:

  • On line galdetegia: Iurretarrek euskararen erabileraren inguruan dituzten iritziak, espektatibak eta ideiak jasoko dira inkesta baten bidez. Inkestan parte hartzeko udal webgunera sartu beharko da. Edonork erantzun dezake galdetegia, maiatzean. Herritarren erantzunak eta ikuspuntuak oso baliagarriak izango dira ebaluazioa egiteko.
  • Gogoetarako tailerrak Euskararen Aholku Batzordean: euskararen erabileraren inguruko talde-hausnarketa egiteko, bi saio egingo dugu uda ostean.

Prozesuaren inguruan zalantzarik izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan: iizurieta@iurreta.eus helbidea, edo 946 20 12 00 telefono zenbakian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu