Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:05 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 49 Km/h

Martxan ‘The Durango Town Musicians’ kontzertu didaktikoak

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak Durango eta Iurretako 5 eta 6 urteko eskola-umeei zuzendutako “Kontzertu didaktikoak” egitarauari eman dio hasiera. Ekimena atzo hasi zen, maiatzak 14 eta maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Egunotan guztira bi udalerri hauetako ikastola eta eskoletako 620 ume hurbilduko dira kontzertu hauetara.

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioa

Musika eskolak zazpigarren urtez eskaintzen ditu kontzertu didaktikoa. Okasio honetan  “The Durango Town Musicians” ipuin-musikala da aukeratutako gaia, “Bremengo Musikariak”jatorrizko ipuinean oinarritutakoa. Ipuin honen partitura eta gidoia Musika eskolan egokitu dute Durangoko umeen aurrean aurkezteko. Antzeztuko duten aktoreak musika eskolako hainbat ikasle eta Kantuko irakaslea, Agurtzane Mentxaka, izango dira. Hala ere, mugimendu eszenikoa eta antzezpena prestatzeko, Markeliñe taldearen laguntza izan dute. Musika ikastetxeko Banda Gaztearen eskutik izango da, Lorena Rodriguez irakaslea zuzendariarekin.

ROSSINI · Ipuin honen jatorrizko musikaz gain, oso ezagunak diren hainbat pasarte musikal sartu dira gidoian, besteak beste, Rossiniren “Katuen Duelua”, Ansorenaren “Birigarroa” edo Saint-Saens-en “Elefantea”. Ume txikiei zuzendutako eta egokitutako kontzertua da, non musika eta antzerkia elkartzen diren.

Kontzertu hauen aurkezpenaren helburu nagusia hau da: umeengan musikari buruzko  interesa eta kuriositatea piztea eta, aldi berean, askotariko musika-tresnak ezagutzea eta era guztietako musika motak  interpretatzea. Azken batean, musikarekin gozatu eta ondo pasatzea lortu nahi da. Kontzertuek 25 minutuko iraupena izango dute eta arratsaldetan egingo dira, bi saio izango dira, eskolako ordutegian (15:00 eta 15:45).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu