Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:55 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Ermuko ‘Vertigo Rock’ ekimen errotuak, jaialdirako bozgorailuak jada berotzen dago

Vértigo Rock jaialdiaren edizio berria gauzatuko da asteburuan gure herrian. Doako musika ekimen ospetsu honek aurten ‘Gatillazo’ (Evaristo kantariarekin) eta ‘Kaos Urbano’ taldeak dakartza kartel buru moduan. Jaialdia ate joka dugu, gero eta hurbilago eta ikusmina handia da, gogoa bestekoa.

Gatillazo Evaristo IBAN GORRIti

Gatillazo. PHOTO. Iban Gorriti

Proposamenak musikaz gozatzea ahalbidetuko digu larunbateko egun osoan zehar, eguerditik hasita hurrengo eguneko goizaldera arte. 12 ordu izango dira jota su Betiondoko oholtzan, Ongarai auzoan. Kartelak 10 talderen emanaldiak iragartzen ditu, ziurtaturik daudenak ondorengoak dira: LehiotikanThe CapacesBrutus DaugthersPerlataOrihen –Worth It delakoaren ordez-, Berrizko Tres 41The Red Army eta Salda Dago

Eguna borobila izango da zaleentzat. Antolatzaileek Gazteizko batukada feminista taldea, PerkuNeskak’ ekarriko ditu hirigunean girotzeko, zeinak eguerdiko 12etatik jotzen izango direnak. Jaialdiari hasiera eman aurretik, sabela betetzea gomendagarria denez gero, aurten ere bazkari herrikoia antolatu dute, bazkarirako bi menu iragarri dituzte; lehen arrunta eta bigarrena beganoa, Lehenengoaren edukiak oilasko paella; behi-zangarra tomate eta piperrekin eta pantxineta postrerako. Aldiz, bigarren kasuan; jakian, barazki paella; berenjena eta fruta. Bazkaldu nahi duenak 12€ ordaindu beharko ditu. Txartelak London, Lurpe eta Infreñu tabernatan eros daitezke.

Antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, kartelean iragarritako talde batek –Berrizko Worth It kale egingo du, bateria-joleak orkatila hautsita izan eta ezin izan delako errekuperatu. Horren ordez, Orihen talde ermuarrak emango du emanaldia; azken diskoa aurkeztuko dutelarik.

Antolatzaileek emanaldien eta talde bakoitzaren ordutegia ere ezagutzera eman dute; bakoitza jarduteko ordena ondorengoa izango da:

Vértigo rock 2019; Ermuko Betiondon:

  • 16:00etan: Salda Dago
  • 16:55etan: The Red Army
  • 17:50etan: Orihen
  • 18:40etan: Worth It
  • 19:30etan: Perlata
  • 20:25etan: The Capaces
  • 21:40etan: Leihotikan
  • 23:10etan: Gatillazo
  • 01:00etan: Kaos Urbano
  • 02:35etan: Brutus Daughers

Los berriztarras Worth It no pueden tocar en el ‘Vértigo Rock’ de Ermua por una lesión del batería

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu