Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
5:59 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak 10 urte bete ditu!

Bizenta Mogel

Pasa den igandean, maiatzak 19, Bizenta Mogel Udal Bibliotekak 10 urte bete zituen eraikin berrian. Zifra borobil hau ospatzeko helburuarekin, Bibliotekak bi minutuko spot txiki bat grabatu du, erabiltzaile zein orokorrean herritarren artean zabaltzeko. Bideo honek Bibliotekan bizi daitezkeen emozio eta esperientzien inguruan hitz egiten du.

Sin título-1

10 urte hauetan zehar, milaka ekintza, parte hartzaile eta bisita izan ditu bibliotekak. Bibliotekak bere egitasmoetako asko, udaleko sail ezberdinekin eta herriko hainbat eragileekin elkarlanean egin ditu, beti ere espazio fisiko bat izateaz gain, biblioteka hausnarketa eta ezagutza konpartitzeko espazio bat bihurtzeko asmoarekin.

Luces biblio 1

Hauexek dira azken hamarkada laburbiltzen duten datu nagusienak:

Datu orokorrak:

  • Haurrentzako kultur-ekintza kopurua: 1.421
  • Haur-ekintzentan parte hartzen duten pertsona kopurua: 35.307
  • Nagusientzako kultur-ekintza kopurua: 1.011
  • Nagusi-ekintzetan parte hartzen duten pertsona kopurua: 19.159
  • Bildumaren erabateko kopurua (liburuak, aldizkariak, bideoak): 76.184
  • Maileguak: 596.046
  • Bisitari kopurua: 1.833.414

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu