Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:42 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Ancora eta Uranga tabernak izan dira “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioaren irabazleak

Ancora “Gilda 2.0” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

JanAlaiGanadores19

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Uranga tabernako «Muuu» izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:

  1. Uranga
  2. Izaro
  3. Basajaun
  4. Berezi

5. 6. Zubiondo eta Singing Munch (berdinketa)

  1. Iruña

8. 9. Vintage eta Ancora (berdinketa)

  1. Kilima

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 31 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Leku Berri jatetxeko Kontxi Gisasola   zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu