Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:41 am,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Bihar, Bertzilla Gazte Orkestrak eta Andres Isasi Korda Orkestraren kontzertua Bartolome Ertzillan

Ostiralean, ekainak 14, arratsaldeko 19:30ean Durangoko Bertzilla Gazte Orkestrak eta Getxoko Andres Isasi Korda Orkestrak kontzertua eskainiko dute Bartolomé Ertzilla musika eskola eta kontserbatorioko Aretoan.

Ekainak 14 Getxo eta Durango

Bertzilla Orkestra Durangoko Bartolome Ertzilla Musika eskola eta Kontserbatorioko korda ikasleek osatzen dute. Baina, kontzertu berezi honetarako, zenbait ikasle ohi ere gonbidatu dira. Era berean, pianoa eta perkusioa izango dira kordarekin batera errepertorioaren zati batean, eta tronpeta bakarlaria beste batean. Guztira 36 musikari izango dira eszenatokian, Eunate Zarrabeitiak zuzenduta.

Getxoko Andres Isasi Korda Orkestra Patxi Azurmendik zuzenduko du. 25 gazte inguruk osaturiko taldea da, guztiak Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako ikasleak eta okasio honetan estilo desberdinetako musika eskainiko dute.

Bihar, ostirala, beraz, Getxo eta Durangoko gazteek elkar ezagutu eta egindako lana konpartitzeko aukera paregabea izango dute eta gerturatzen diren entzuleak musika saio ederraz gozatzeko parada ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu