Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:13 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Elorrioko San Agustin Etxebarriak denboran atzera egingo du bihar

I. Ellakuriaga

Aintzinako Ogibideen Azoka egingo da bihar Elorrioko San Agustin Etxebarria elizatean. Olazar Auzo Elkarteak antolatzen duen ekitaldian, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako lanbideek bizia hartuko dute. Horrela, “minuteroak”, luthierrak, jostunak, margolariak, arropa garbitzaileak eta diligentzia bat ere egongo dira.

Sin título-1

Erakustaldia goizeko 11:00etan hasiko da. Aspaldiko ofizioak gogoratu eta bertatik bertara sasoi batean bezala nola lan egiten zuten ikusteko aukera izango da. Gainera, ekitaldia girotzeko txerri bat erreko da eta pintxoak salgai izango dira.

Lanbideei bizia emateko San Agustin Etxebarriko auzotarrak edota elorriarrak prestatu dira. Dena dela, tartean bada Gaztelatik etorriko denik ere; adibiderako aintzinako argazkilaria “minuteroa”.

Erabiltzen ziren makinak eta lan-tresnak erakutsiko dira

Beharginez aparte, gainera, sasoian lanbide ezberdinetarako erabiltzen ziren makinak eta lan-tresnak erakutsiko dira. Horien guztien gaineko azalpenak eguerdiko 13:00etan hasita emongo dituzte. Gero, egunari amaiera emateko, 15:00etan bazkari herrikoia prestatu dute.

2003. urtean egin zen lehenengoz Aintzinako Ogibideen Azoka, San Agustin Eleizatearen 950. Urteurrena ospatzeko. Harrezkero bi urterik behin ospatu dute. Orain arte, Erdi Aroan kokatutako ogibideak izan dira ospakizuneko ardatza. Aurten aldatu eta Aro Modernokoak plazaratuko dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu