Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:17 am,
temperature icon 10°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

‘Plazaratu Astea’ prest daukate Iurretan

Izaskun Ellakuriaga

Ekainaren 18tik 23ra Iurretako Aita San Migel plazan danetariko ekintzak izango dira. Iurreta Plazaratu herri ekimenak, plaza ingurua “biziberritzeko” proposamenak prestatu ditu.

PLAZARATU

Wing Chun ikastaro interaktiboarekin emango diote hasiera ekintzenn asteari (ekainak 18). Horretarako,  Iurretako Gerlari gimnasioarekin elkarlanean erakustaldi eta tailer praktikoa egingo da iluntzeko 20:00etan hasita plazan. Doakoa izango da, eta kamiseta zuria eta arropa komodoa eraman behar da.

Ekainaren 19an eta 21ean, arratsaldean zehar umeentzat jolasak eta mahai-jolasak egongo dira. Ekainaren 20an, berriz, abadetxeari buruzko hitzaldiaa eta argazki erakusketa antolatu dituzte arratsaldeko 19:00etarako.

Umorea, zirkua, dantza, magia

Asteburua ere betea izango da. Larunbata goizean, bigarren eskuko azoka errepikatuko dute. Abenduan egin zuten antzera, nahi duenak, etxean erabilgarri ez dituenak salgai ipini ahal izango ditu plazan. Azoka girotzeko, musika eta herrialde ezberdinetako jatekoak dastatzeko aukera egongo da. Gero, gauez, umorea, zirkua, musika, dantza, magia eta “suertatzen dena” uztartuko dituen antzerki lana plazaratuko dute La Noche Boludako sustatzaileek. 22:00etan hasiko da emanaldia.

San Juan bezpera egunerako gorde dute azken ekintza. Jai Batzordeak iluntzerako antolatzen duen San Juan gaba osotzeko, goizean zehar aire libreko margo lehiaketa eta umeen marrazki lehiaketak egingo dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu