Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:23 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 63 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Zabalik Durangoko Amankomunazgoaren kanpoko errotuluak eta webguneak euskaratzeko dirulagunta

Martxoan argitaratu zuen Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeko diru laguntza deialdia eta epea zabalik dago oraindik: interesa duten enpresek irailaren 27ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera.

manco

Eskualdeko hizkuntza-paisaian eragitea da deialdi honen helburua. Horretarako, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten 50 langiletik beherako enpresa txikiek diru laguntza jasotzeko aukera izango dute kanpoko errotuluak edo webguneak euskaraz jartzearren.

Diru-laguntzak jaso ahal izateko, establezimenduek nahitaez egon behar dute Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzua osatzen duten herriren batean; hau da, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren.

Diru laguntzen zenbatekoa

Euskarriak euskara hutsean jartzen dituzten enpresek gastuaren %50eko diru laguntza jasoko dute (gehienez 500€); euskaraz eta gaztelaniaz jartzen dituztenek, berriz, gastuaren %25ekoa (gehienez 250%). Kasu horretan, euskara lehenetsi beharko da errotuluko testuaren kokapen eta tamainaren bidez zein euskara orrialdearen lehen hizkuntzatzat ezarriz.

 · Info gehiago: Amankomunazgoaren webgune nagusia (www.mdurango.org) edo Euskara Zerbitzuko telefonoa 94 623 25 22.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu