Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:38 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘Abadiñoko zure txoko kutuna’ izango da 2020 herriko egutegiko argazki lehiaketaren gaia

Abadiñoko Udalak deialdia egin du 2020ko egutegirako argazki lehiaketarako. Lehiakideek Abadiñoko euren txoko gogokoenen argazkiak aurkeztu behar dituzte, eta aurkeztutako argazkien artean aukeratutako hamabi irudiekin osatuko da 2020ko udal egutegia, herritarren artean dohainik banatuko dena.

errogatiba Urkiola

ARGAZKIA · Ignacio Conde

Abadiñoko leku eta inguruen argazkiak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake gehienez, eta www.abadiño.org web orrira igo behar ditu .jpg formatuan,  gutxienez 5 megapixeleko bereizmena eta gehienez 5MBeko pisua dutela.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 2an egingo da Errota Kultur Etxean. Irabazleak  200€ eramango ditu eta ondoren sailkatutako hamaika lehiakideek 50na euro, lehiakide bakotxak sari bat baino ezingo duelarik eraman. Aurkezten diren argazkiak Udalaren webgunean jarriko dira ikusgai.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu