Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:59 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 43 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Badatoz Elorrioko Ferixa Nausikoak!

J. Aranguren

Elorrioko Udalak 2019ko Ferixa Nausikoak aurkeztu ditu gaur Idoia Buruaga alkatearen eskutik. Prentsaurrekoan Julene Lazkano jaietako arduradun berria, Mikel Askasibar kartel irabazlearen egilea, Jone Guenetxea Anbotoren arduraduna eta sari emalea, Iñaki Larrañaga programatzaileetako bat eta txupineroen ordezkapenean, Itziar Urizarbarrena eta Haizea Lazkano aritu dira.

sdr

1. Kartel irabazlea aukeratzeko aurkeztutako 6 kartelak Iturri Kultur Etxean erakutsi ziren bi astez eta herritarrek gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izan zuten. Adituen epaimahaiak (diseinatzailea, jai batzordeko eta udalaren ordezkariak eta Anbotoko arduradunak osatuta), aintzat hartu zuten boto gehien jaso zituzten kartelak eta kalitate, berdintasun eta diseinu grafiko irizpideak erabiliz, Mikel Askasibar Bizkarralegorraren “Jaiak pil-pilean” izena daraman kartela aukeratu zuen. Alkateak zorionak eman dizkio Mikeli eta eskerrak kartelaren esanahia azaltzera etortzeagatik. Mikelek azaldu du kartelean jaietako elementu desberdinez gain, alaitasuna islatzea bilatu duela. Jone Guenetxea kazetariak izenean 500 euroko saria eman dio Mikel Askasibarri.

2. Egitaraua.

Aurrekontua: jaietako aurrekontu osoa 160.000 eurokoa da, horietako 65.000 animazio eta ikuskizunetan gastatuko dira. Aurrekontu osoa % 10 igo da eta ikuskizunetakoa, %15, gazteentzako programazio berria dela-eta. Eskerrak eman dizkio egitaraua osatzen lagundu duten guztiei.

3. Helburuak eta zeharlerroak. Jaiak antolatzean kontuan izan diren helburu nagusiak:

Berdintasuna:

Aurten ohoretzat du herriak emakumeen mugimenduak txupinazoa botako duelako. Gure artean dugu Itziar Urizarbarrena eta Haizea Lazkano mugimendu horren izenean, ostean zuen galderak erantzuteko prest. Berdintasuna udal politiketako zeharlerro nagusietakoa dela
azaldu du.

Autobusak. Aipatu du asteburuetan gaueko Autobus-zerbitzu berezia. Bakarrik bidaiatzen duten emakumeek, 22:30ak eta 6:30ak artean, aukera izango dute lineako geldileku ofizialak direnetik kanpoko geldialdiak eskatzeko (401/2019 Foru Agindua).

Kontratazioak. Ikuskizunetan, herri kiroletan eta abarretan emakumeak protagonista ikusiko ditugu jaietan.

Jai-egitarauaren barruan, txartel bat itsatsi da herritarrek askatu eta egunero poltsikoan erabil dezaten, edozein egoera salagarriren aurrean zelan jokatu jakin eta telefono erabilgarriak jakiteko.

Euskara. Euskara da gure hizkuntza jaietan ere eta horregatik:

Egitarauko hizkuntza nagusia da.

Ikuskizunetako hizkuntza nagusia da.

Begirale eta kontratatu behar diren bestelako laguntzaileen zerbitzu hizkuntza da.

Eta gure paisaia linguistikoa euskalduna izan dadin guztion ardura dela gogorarazten du.

Jasangarritasuna. Elorrioko jaiak gero eta jasangarriagoak izateko ekimenetan herritarren inplikazioa eskatzen dugu: edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen, zabor bilketa berezia egiteko edukiontziak erabili herri bazkarietan, hondakinak kaleetan ez uztean (karrozak eta abar).

Aisialdi-eredua:

Aurten deialdi berezia egin du Udalak jai egitarauan eta alkateak mezua irakurriko du.

Koadrilen bazkarian, Udalak aisialdiaren eredu osasuntsu eta partekartzailea zabaltzera animatzen zaitu. Kontuan izan helduak gazte eta umeekin batera dauden espazioan helburuak hezitzailea izan behar duela OHITURA TOXIKOEN ERAKUSTALDIAK saihestuz.

Gazteria. Iazko ahaleginarekin jarraituz, aurtengo berrikuntzarik nagusia dela esango nuke. Aurtengo egitarauak 11 eta 15 urte bitarteko gazteentzako ekimen bereziak eskaintzen ditu.

4. Gazteentzako programazio lanetan batzorde berezi bat eratu da eta Julene Lazkano jaietako eta gazteriako zinegotziak eman ditu zehaztapenak. 11-15 urte bitartekoentzako egitarau berezia antolatu da aisialdi osasuntsu eta dibertigarriaren eredu gisa. Musika, kirola, jolasa eta dantza eskainiko dira

10.500euro inbertitu dira 7 aktibitatetan.

Aldapebeitiako plazatxoa eta ingurua dira gazteontzako guneak.

Udalak alternatiba ludikoa, kulturala eta euren interesetara egokitzeko, adituen laguntza izan du, esaterako herriko Gazteen Goza-gunea kudeatzen duen Txatilipurdi Elkartearena.

DJ, gynkana, kontzertua, dantza tailerra, arropa birtziklatzeko tailerra dira ekimen nagusiak.

5. Ostean Iñaki Larrañaga prpogramatzaileak egitarauko beste jakingarri nagusi batzuk azaldu ditu:

Jai batzordeak antolatu dituen ekimenak animazioak gain, honakoak dira: idi-probak, bazkariak, herri kirolak, bertso-saioa, haur parkeak, danborrada, buruhandiak, suzko zezenak, koadrilen ekimenak, aipatu diren elkarteen 16 ekintza, jubilatuentzako ekintza bereziak, txokolatadak eta, nola ez, jaiei izena ematen dien abere eta nekazaritza azoka.

Animazioa dela-eta, ekimenak lau gune desberdinetan banatzen dira, interes desberdinak asetzekotan eta ostalaritza gune guztiek onura izan dezaten:

Urarka, plaza, Aldatsekua eta Aldapebeitia.

Musika estilo desberdinak eskaini nahi dira Euskal Herrikoaz gain: erromerietakoa, Irlandakoa, disko festak, gospel estilokoa, Mexikokoa, fanfarria estiloko animazioak, partehartzeko kantuzale ibiltariak, musika modernoa eta “retro” musika.

6. Amaitzeko, alkateak herriko emakume mugimenduaren ordezkapenean bertaratuei esker bereziak eskaini dizkie txupinazoa botatzeko gonbidapena onartzeagatik eta azken urteetan berdintasunaren alde egin duten lan bikainarengatik.

Mugimendu horren izenean, Itziar Urizarbarrenak hitza hartu du eta txupinazoa botatzeko aukeragatik eskerrak eman ondoren, emakumeen borroka ez dela martxoaren 8ra edota azaroaren 25ra mugatu behar baizik eta egun eta aukera guztietara. Halaber, jai parekideak aldarrikatu ditu eta esan du Udaletxeko balkoian euren pregoiak aldarrikapen hori egingo duela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu