Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:48 am,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Euskararekin Match, Durangoko Udal Euskaltegiarekin bat

Irailaren 2tik 20ra matrikula zabalik duzu Udal Euskaltegian aurrez aurreko eskolak edota autoikaskuntza modulua euskara nahiera ikasteko.

KARTELAK_sept2019

A1, A2, B1, B2 eta C1 prestatzeko ikastaroak aurkituko dituzu gurean.  A1, A2, eta B1erako tituluak euskaltegian bertan kudeatzen ditugu. B2 eta C1  egiaztatzeko  entzumen eta irakurmen probak euskaltegian bertan eta idazmen eta mintzamen probak euskaltegian prestatu eta BECen egiten ditugu.

Modulazioak honako hauek dira:

330 ordu, astean 10 ordu, lau egunetan banatuta

210 ordu, astean 6 ordu, egun bitan banatuta

120 ordu, astean 4 ordu, egun bitan banatuta

Autoikaskuntza, 200 ordu, astean 6 ordu eta 15 minutu

SKIPE zerbitzua dugu integratuta gure irakas prozesuan.

Moodle plataforma erabiltzen dugu gure ikastaroak sarean izateko, ARIAN metodoa erabiltzen dugu A1, A2, B1 eta B2 mailetan. C1erako aparteko materiala batzen duen liburua dugu eta on-line erabiltzeko aukera eskaintzen dugu.

Matrikula epeka ordaintzeko aukera duzue.

Diru-laguntzak

Diru-laguntzak hiru eratakoak dira: asistentzia bekak, langabetuentzako laguntzak eta familia ugariko kide diren ikasleentzakoak.

Durangoko Udal Euskaltegia instalazioen eta zerbitzuen irisgarritasuna bermatzeko egokituta dago: bukle magnetikoa, eskailera-maila irristagaitzak , ibilbide-zinta, komun egokituak…

Bestalde, matrikulazioa prozesuan ikasleak jakinarazi behar du zer behar duen zuzendaritzak azter eta bidera dezan.

Aurrez aurre gu ezagutzeko aukera duzu nahi duzunean

Bulego ordutegia:

10:00-13:00

15:30-18:00

Barikuetan goizez

www.durangoeuskaltegia.net

94 603 0040

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu