Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:14 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Nobela beltzetik ipuin bildumara salto egin du Iñaki Irasizabal idazle durangarrak lan berriarekin

Izaskun Ellakuriaga

Amorebieta-Etxanon bizi da durangarra eta Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du lan berria: “Zorioneko familia”.

Iñaki irasizabal

Familia foku eta gunetzat hartuta ipuin bilduma mamitsua eratu du oraingoan. “Gozotik gutxi eta gazitik ugari” dute istorioek argitaletxeko arduradunek nabarmendu dutenez. Protagonistak ez dira ondo egokitzen bere ingurura, gauzak ondo egiten saiatu arren hanka sartzen dute; zailak dira, ergelak, zakarrak, hauskorrak… Lan berriko narrazio-sorta gaietan “sakona”, “sinesgarria” pertsonaietan eta egunerokoa deskribatzen dituen giro eta lekuetan, apaindurarik gabea izan da.

Iñaki Irasizabal 1969an jaio zen Durangon eta Amorebieta-Etxanon bizi da gaur egun. Soziologia eta Kazetaritza ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du. Thriller itxurako nobelak idatzi izan ditu gehienbat. Ipuin-bilduma honekin bere literatura jarduerari buelta eman dio.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu