Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:57 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaiak asteburuan ospatuko dira hamabostik gora ekitaldirekin

Abadiñoko Aitte Kurutzeko jaiak barikuan hasi eta domekan bukatuko dira, tartean hamabostik gora  ekitaldi izango direlarik. Jai-batzordeak Udalaren eta herriko  ostalarien laguntzaz antolatutako jaiok barikuan hasiko dira Donien Atxa landatuz. Egun horretan ospatuko da Pijama Eguna, zeinetan herritarrak pijama eta kamisoiz jantzita ibiliko diren kalean. Parrillada bat ere egingo da, erromeria bat ohiko patata dantzarekin, eta goizaldeko hiruretan galtzontzilo eta braga lasterketa. Elvis Caino DJa ere arituko da, besteak beste.

ojanguren-feria-san-blas

PHOTO · Indalecio Ojanguren.

Zapatuan, Santuaren egunean, meza  esango da ermitan, eta ondoren dantzarien  saioa eta iski bat. Ekitaldien artean, ohiko tortilla txapelketa, umeendako ikuskizuna eta musikaz alaitutako poteoa. Domekan, Mozorro Eguna, zeinaren aurtengo gaia izango den itsasoa. Umeendako puzgarriak ere izango dira, eta herri bazkari bat «maleta siku» eran.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu