Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:42 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Iurretako San Migel jaietan kuadrila eguna ospatuko da lehenengoz

Aitte San Migel Jai Batzordea

Jaiak ofizialki irailaren 28an hasiko diren arren, hilaren 15ean dagoeneko martxan egongo dira jaien bueltan sortutako ekitaldiak. Hortik eta urriaren 6ra arte, askotariko ekintzekin gozatu ahalko dute iurretarrek eta herrira bertaratzen direnek.

Jai Batzorde herritarrak osatutako egitarauan herriko elkarte ugarik egin dituzte ekarpenak, baita udalak ere. Aurten, urte osoko ekitaldiak antolatu ahal izateko, Jai Batzordeak 32.500 euro jaso ditu udaletik. 2019ko jaiak iragarriko dituen kartela, Larrabetzukoa den EFG-k egiña da; anonimotasuna gorde nahi izan du irabazleak, eta saria Harrera Elkarteari eman dio.

Umeen kartela berriz, Sabat Agirre mañariarrak irabazi du aurten ere. Zelai alai hipika eskolak emango dio saria.

Ekintzei begira, sanmigeletan lehenengoz ospatuko den Kuadrila Eguna izango da nobedade nagusia. Urriaren 5ean izango da, eta orain arte tradizio handikoa izan den Mozorro Eguna ordezkatuko du. Ekitaldiak berritu eta eskaintza eraldatzeko asmoz proposatu du aldaketa hori Jai Batzordeak. Egunean zehar, beraz, kuadrilen alaitasunarekin beteko dira herriko kaleak. Eguerdian paella txapelketa jokatuko da kuadrilen artean. Bazkalostean jolasak egongo dira, eta iluntzetik aurrera musika: Hesian, Oxabi eta Dj Bull.

 

Bestelako nobedade eta aukera esanguratsuenen artean, hauek aipatu daitezke:

  • Zaldai mendi taldeak antolatzen duen mendi martxa domekaz izango da zapatuz beharrean, irailaren 22an.
  • Luhartzen erromeria bezpera egunean plazaratuko da, hilaren 28an.
  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek jaietako egun handian eskainiko dute ikuskizuna, irailaren 29an.
  • Umeen Eguna irailaren 30a izango da, eta berezitasun lez, aurten egurrezko jolasak egongo dira.
  • Bertso saioa urriaren 4an, barikua. Ostean, Durangaldeko taldeen kontzertua: Nebrashka, Dube eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek.
Nebrashka IBAN 1

Nebrashka, Durangaldeko taldea. ARGAZKIA. I. Gorriti

  • Urriaren 6an, Duguna izeneko dantza talde gonbidatuak kalejira egingo du arratsaldeko saioaren aurretik.

Jaiak alaitasunez eta errespetuz bizitzeko deialdia egiten du Jai Batzordeak. Zelan ez, jaietan ez dugu eraso sexistarik onartuko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu