Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:45 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Udazken taldeak ‘Txistu Eguna’ antolatu du datorren zapaturako Amorebieta-Etxanon

Zornotzako Udazken Txistulari Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatu du datorren zapaturako, irailaren 21erako. Urtero bezala, XIX. aldi honetan ere, txistu hotsek beteko dituzte Amorebieta-Etxanoko kaleak.

udazken

Guztira, Euskal Herriko zazpi txistulari talde elkartuko dira asteburuan: Bermeoko Kankinkabara, Durangoko Jaizale, Eibarko Usartza, Iruñeko Larriberri, Lekeitioko Itxaropena, Urduñako Getxagoi eta, zelan ez, Zornotzako Udazken.

17:00etan ekingo diote lanari txistulariek. Talde bakoitza herriko ingurune batetik ibiliko da: Ogenbarrena, Gane, Ixer, Sabino Arana, Zubibitarte, Zubipunte, Vivendas de Vizcaya, San Juan, Santa Ana eta Andrandi auzoetatik banatuko dira taldeak.

Kontzertu txikitxoak

18:00etan, txistulari guztiak elkartu, eta kalejiran ibiliko dira herrigunetik, eta tokiantokian kontzertu txikitxoak eskainiko dituzte. Gainera, tronpetak, tuba, saxoa eta akordeoia ere batuko zaizkie txistu doinuei: Zelaieta Zentroa, udaletxea, San Pedro kalea, San Miguel kalea, Gernika Plaza (kontzertua), Andra Mari Plaza (kontzertua), Ibaizabal kaletik Ogenbarrenara (kontzertua), Gudari kalea, Venecia kafetegi ingurua (kontzertua), Harrison (kontzertua), Luis Urrengoetxea, Euskal Herria Plaza (kontzertua) eta Kalbario Plaza (kontzertua).

Era berean, asteburu honetan Ogenbarrena auzoko jaiak ere badira, eta bertan ere euren arrastoa utziko dute txistulariek, 19:00 aldera kontzertutxoa eskainiko dute eta Ogenbarrenan.

Eskerrak Ametx Erakunde Autonomoari

Azkenik, Zornotzako Udazken Txistulari Taldeak eskerrak eman nahi dizkio Amorebieta-Etxanoko Udalaren kultura, euskara eta kirol zerbitzuak daramatzan Ametx Erakunde Autonomoari.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu