Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:02 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Ipuin kontalari batek eta Mikel Urdangarinen kontzertuak Gerediagako foru-zelaia animauko dabe barikuan

“Sutondotik Gerediagako Plazara!” izenburuagaz, Gerediagako Batzarretxearen ondoko foru- zelaiak (Abadiño) kultur ikuskizuna biziko dau bariku honetan, urriaren 4an. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Eguzki ipuin kontalariak, gizaldietan gure herriko literaturaren transmisinorako modu nagusia izan dan ahozko tradizinoari jarraituta, helduei zuzendutako Durangaldeko kontakizun tradizionalak kontauko ditu, Kirikiño edo Sarrionaindia egileenak, besteak beste.

© Mitxi.

20:00etan, Mikel Urdangarinen musikak Gerediagako foru gunea beteko dau. Urdangarinek “Margolaria” diskoko kantuak abestuko ditu, bere bandaren musikaltasun osoagaz entzungo diran kantu barri eta hunkigarriak. Mikel Urdangarin da “Margolaria” diskoko 10 gaietako 7ren musiken eta letren egilea. Disko barria bizitza xumeari, libreari eta ederrari egiten jakon kantua da, musika ibilbide zabala daukan eta ezaugarri nagusi moduan konposizino intimistak eta pertsonalak dituan Mikel Urdangarin kantautore zornotzarraren ahotik.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gerediaga Elkartearen laguntza daukan “Sutondotik Gerediagako Plazara!” ekimena Ondarearen Jardunaldi Europarraren barruan sartzen da. Gerediagako San Salbadorreko Batzarretxea gure Lurraldeko Foru Batzarren esku dago.

Gerediagako San Salbador eta San Klementeren ermitea 2003. urtean eskuratu jaken Bizkaiko Batzar Nagusiei. Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziran antxina-antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabilten da noizean behin.

SUTONDOTIK GEREDIAGAKO PLAZARA!
Euskeraz
Lekua: Gerediagako foru-zelaia (Abadiño)
Eguna: Barikua, urriaren 4a
Ordua: 19:00 (Ipuin kontalaria) eta 20:00 (Kontzertua)
Informazinoa eta erreserbak: 673 005 981 / ejardunaldiak@gmail.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu