Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:49 am,
temperature icon 12°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Euskararen erabilera sustatzeko kanpaina bi Berrizen

Ikasturte berriarekin batera Berrizko Udalak euskararen erabilerako kanpaina bi jarri ditu martxan. Lehenengoa guraso elkartearekin elkarlanean izan da eta udalak eskolaz kanpoko jardueretako begiraleei EUSKARAZ NAHIAGO kamiseta eta  ‘Euskaraz ikastetik, euskaraz bizitzera’ aholku/proposamen  gida banatu die.

begiraleak EUskaraz nahiago

Helburua, haurrek, euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotzea da bestela, eskola orduekin soilik identifikatuko dute. Egunerokotasunean euskara entzun eta erabiltzen badute, bizipenak euskaraz  izango dituzte.

Hezitzaileek asko lagun diezaiekete bizipenak eureganatzen, kirolean, aisian, kultura jardueretan eta aisialdia euskaraz gozatzen!

‘Bai esan?’ kanpaina

‘Zergatik ez dugu tratu bat egiten? Zergatik ez dugu gure artean euskaraz egiten?’. Izenburu hau daraman diptiko batekin, Berrizko udalak gonbitea luzatzen die herritarrei udalarekin euskaraz egiteko; eskabideak egitean, telefonotik deitzean, udalak eskainitako ikastaroetan edo batzar batean parte hartzen denean. Udal bulegoetan, Kultur Etxean, Kiroldegian, Ikastetxeetan, Osasun Zentroan…euskara erabiliz, administrazioak euskara gehiago erabiltzea da helburua.

Gainera, onartu barri den erabilera planean, Udalak helburu estrategiko hauek ezarri ditu:

  • Berrizko Udalaren esparru guztietan euskara zerbitzu hizkuntza izango dela bermatzea. Hau da, herritarrek Berrizko udalarekin dituzten harremanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza ofizial bat zein bestea, erabiltzeko eskubidea bermatzea.
  • Beste administrazioekiko harreman hizkuntza, ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.
  • Euskara, Berrizko Udaleko lan hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, prestakuntza egokiaz baliatuta, progresibotasunez eta etengabe.
  • Berrizko udala proaktiboa izatea eta euskararen erabilera sustatzea herritarren artean.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu