Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:36 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi, Plateruenako karteleko protagonistak Durangoko Azokan

Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte antolatuko da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.

Maider Zabalegi

54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta estilo ezberdinekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: ETS, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi. Ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka… Azokako bisitariak bere gustuen arabera plana egin ahal izango du Plateruenan, beraz.

Zetak

Zetak.

Lehenengo gaua, abenduaren 5ekoa, ETS (En Tol Sarmiento) taldearekin hasiko da, 23:00etatik aurrera. Talde arabarrak bere seigarren diskoaren aurkezpena egingo du Plateruenan, uda honetan Euskal Herria zeharkatu ostean «Zein erraza» birarekin. Ska-rock doinuez gozatu gura dutenek, Azokako lehenengo gauean horretarako aukera izango dute. Sarrerak aldez aurretik 8 euroan salgai, txarteldegian egunean bertan 10 euroan.

ETS

ETS.

Bigarren egunean misterioz jositako kontzertua izango dugu. 23:00etatik aurrera, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko du, Zetak. Momentuz talde berriak abesti bi eman ditu ezagutzera,  Errepideak eta Pater Noster, bideoklip eta guzti, eta arrakasta itzela lortu du. Azaroaren 27an aurkeztuko dituzte talde berri honen nondik norakoak; ordura arte itxaron beharko dugu jakiteko zertan datzan Reparazek prestatu duen proiektu berria. Sarrerak 12 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, eta 15 euroan txarteldegian.

Arkada Social

Arkada Social.

Abenduaren 7an ibilbide luzeko talde bat igoko da Plateruenako eszenatokira: Arkada Social. Talde arrasatearra buru-belarri ari da Azokarako disko berria prestatzen, euren diskografiako seigarrena. Abesti berririk ez dute zabaldu oraindik, baina seguru gaude betiko punk-rock doinuak ez direla faltako. Sarrerak 10 euroan erosi ahal izango dira aldez aurretik, 13 euro bertan.

Azkenik, azken egunean, lau eguneko maratoiaren ostean, lasaitasunez Azoka biribiltzeko tartea hartuko dugu, Maider Zabalegi abeslari ezagunaren disko berriarekin. 20:00etatik aurrera, Zabalegik Bidean diskoa aurkeztuko du, eta bertan hainbat estilo jorratzen ditu: pop-rock, baladak, countrya, kantu pausatuak, arinak, alaiak… «Alaitz eta Maider» bikotean ezagun egin eta gero, Maider Zabalegik

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu