Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:59 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

236 ikaslek parte hartu dute ‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketaren V. edizioan

Herriko 263 ikaslek parte hartu dute ikasturte honetan “Abadino ezagutzen” lehiaketaren V. edizioan . Herriko hiru eskoletan egin da: Traña-Matiena eta Zelaieta Herri Eskoletan (LH, 2. eta 3. zikloetan) eta Institutuan (DBH osoan). “Herria hobeto ezagutzea eta euskararen erabilera hobetzea da ekimen honen helburu nagusia”, alkatea eta Euskara zinegotzia den Mikel Garaizabalek esan duenez.

 

Abadiño 19-10-2018 Kepa Junkera y Sorginak dan colorido en Gerediaga al dialogo entre los historiadores Belen Bengoetxea y Jon Irazabal sobre la imposición de castigos por brujería hace 400 años. Esta tarde a las 19:00 la Campa Foral de Gerediaga ha acogido un dialogo entre la historiadora Belen Bengoetxea (UPV-EHU), y el investigador Jon Irazabal (Gerediaga Elkartea) en torno a “historias de mujeres, clérigos y legos en las Tierras de Durango”. La jornada se completa con la música y los bailes del grupo Sorginak, acompañados por los acordes de la trikitixa de Kepa Junkera /// Ondarearen Europako Jardunaldiak Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak kolorea emon deutsie orain 400 urte sorginkeria zala eta ezarritako zigorren ganean Belen Bengoetxea eta Jon Irazabal historialariek izan daben solasaldiari. Gerediagako Foru Zelaiak Belen Bengoetxea historialariaren (EHU-UPV), eta Jon Irazabal ikerlariaren (Gerediaga Elkartea) arteko “Durangoko Lurraldeetako emakume, kleriko eta laikoen historiaren” ganeko solasaldia jasoko dau. Jardunaldia Sorginak ©MITXI

ARGAZKIA · Mitxi

Ikasleekin batera euren guraso eta familiakoek ere parte hartu ahal izan dute. Lehiaketako galderen erantzunak markatu ondoren, orria eskolan entregatu dute ikasleek. Lehen Hezkuntzan 162 familiak parte hartu dute eta DBHn 101ek. Guztira 24 galdera izan ditu probak, batzuk Abadiñoko toponimiaren ingurukoak eta beste batzuk, gehienak, euskararen erabilera bultzatu eta herriaren ezagutza zabaltzera bideratutakoak.

Gutxieneko galdera kopuru bat (16, Lehen Hezkuntzan; 18, DBHn) ondo erantzun dituztenen artean, sariak banatuko dira Euskararen Egunarekin lotutako ekitaldien barruan. Lehen Hezkuntzako bi zentroetan herriko produktuekin osatutako hiruna gabon-otzara zozkatuko dira; eta Institutuan, 50€ko hiru bonu, Abadiñoko dendetan gastatzeko.

Iaz 134 ikasle izan ziren, guztira, parte hartu zutenak: 30 DBHn eta 104 Lehen Hezkuntzan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu