Durangoko Goiuri Aldekoa-Otalora argazkilari eta produktoreak Moxalen bideo berria zuzendu du

Moxal proiektuak Atzokokaka abestiaren filma aurkezten digu, Durangoko Goiuri aldekoa-Otalora argazkilariak zuzendutakoa. Urkiolan eta Mañariko Hotza Museoan grabatutako lana da.

Sin título-1

Goiuri Aldekoa-Otalora.

Abesti honek Ainara Legardon, Gaizka (Audience), Miren Narbaiza (Mice) eta ZeaMays taldeko Aioraren kolaborazioa izan du.

“Kantarekin berehala konektatu neban eta iradokitzen zizkidan emoziñuek nahi izan dodaz iruditan jarri. Egia esanda entzun eta segiduen irudiak etorri jatazan burura. Horregatik dira hain lausoak irudiak ere. Gehiago oinarritu nazelako emoziñuetan gauza tangible eta errealiztetan baino”, adierazi digu Goiurik.

Forbidden Colours diskaetxeak iragarri du abendurako Moxalen disko labur berri bat kaleratuko dutela. Durangoko Azokan Hannot Mintegiaren opari bat espero da disko berri honen arira.

“Badirudi gauzak ez datozela bat, baina halako baten denak enkajatzen du eta guztiak hartzen du zentzua…”, azpimarratzen du Aldekoa-Otalorak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.