Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:43 am,
temperature icon 13°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

600 atleta baino gehiago egongo dira Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioan

Amorebieta-Etxanoko Udala

 

Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako landetan aurten ere atletismorik onena ikusi ahal izango da. Datorren igandean, urtarrilaren 5ean, Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioa ospatuko da.  

IMG_20191230_102855

Iaz 800 atletek parte hartu zuten jardunaldi honetan, hamar lasterketa egongo dira kategoria hauetarako: kimuak, haur-kategoria, kadeteak, gazteak, junior eta kategoria absolutua. Gainera, aurten, bosgarren urtez jarraian, 2 kilometroko lasterketa paralinpiko bat egongo da. Lasterketa herrikoi bat ere egongo da. Lasterketa honetan federazioaren lizentziarik ez dutenek ere parte har dezakete eta urtarrilaren 1etik aurrera izena eman ahal izango da ondoko web gunean: www.cdzornotza.eus.

Nazioarteko proba absolutuak eguerdian izango dira: 12:30ean emakumeena (8,7 km) eta 13:15ean gizonezkoena (10,7 km).

Europako onenetariko bat

Amorebieta-Etxanoko zirkuitutik, Europako onenetariko bat, bere historia guztian zehar txapeldun olinpikoak edo atletismoko espezialitate desberdinetan munduko txapeldun absolutuak izan diren 49 atleta igaro dira guztira.

Proba European Athleticsen, Atletismoko Europako Federazioaren, kros proba ofizialen zirkuituan dago eta baita Real Federación Española de Atletismoren, Euskadiko Atletismo Federazioaren eta Bizkaiko Atletismo Federazioan egutegi ofizialetan.

Zornotza Krosa Kros Antolatzaileen Elkartearen parte da. Honek Espainiako Estatuan egiten diren proba nagusiak biltzen ditu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu