Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
8:13 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 72 Km/h

GURE IRAKASLE BERRIEN AHOTSA · Zer esan dezakezue Landako eskolataz?

#Publierreportajea

image001

 “Durangon, beste era batera ikasteko aukera eskaintzen duen eskola bakarra delako”

Ate ireki egunak urtarrilak 22an eta 25ean izango dira. Hurbildu zaitezte!

 

GURE IRAKASLE BERRIEN AHOTSA · Zer esan dezakezue Landako eskolataz?

«Landako Eskola herrian oso ondo kokatuta dagoen eskola dugu. Kanpoan haurrek jolas desberdinetara ekiteko instalakuntza paregabeak eta ondo zainduak ditu. Guztion artean oso ondo zaindutako eskola bat dela lehenengo egunetik ikusi genuen eta gure artean komentatu genuen».

Publierreportajea2020 Argazkia

Maialen Bidosola eta Edurne Ferreria.

Haurren aldetik beraien autonomia eta heldutasunak arreta deitzen du. Ohituratuta daude taldean lan egiten, ardurak hartzen, egindako lanak besteen aurrean aurkezten eta kritika eraikitzaileak egiten. Beraiek izaten dira liburuzain, pasilozain, irrati eta telebistako teknikari, kazetari, aurkezle…

Beste eskoletan ez bezala lana kontestuka egiten da eta txoko bakoitzean lan desberdinak egiten dira. Haurrek  taldean zein banaka lan egiten dute eta Amara Berri sistemak adin  hauetan haurrak beharrezkoa duen mugimendua bermatzen du.

Haurrak lanaren arabera mugitu egiten dira eta ez daude ez mahai berdinean ez gela berdinean eserita eskolako ordu guztietan. Ingurua haurren garapen momentura moldatuta dago.

Gustora ikusten zaie, lanaz gozatzen, lasaitasunez eta soseguz beraien lanean murgilduta, bakoitza bere erritmora, eta irakaslea beraiengana hurbilduz, banakako eta kalitatezko momentuak eskaini diezaiekegu.

Amara Berri sistemak jarraipena eta koherentzia bermatzen ditu, eta batez ere, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara pasatzen diren momentuan ikusten da.

Haur Hezkuntzatik hasita, ingurunea haurraren garapen psikomotorera moldatua dago. Esperimentazioa eta manipulazioa protagonista dira, bizi egoeretan oinarritutako hezkuntzan. Txikitatik nagusien mundua imitatuz ikasten dute. Egoera errealak ikas gune bihurtzen dira: menu bat prestatu edo telarra egiteko beharrezkoa dena erostera, dendara joaten dira erosketak egitera, lantegi bat sortzen dute, soldatak ordaindu behar dituzte. Guzti honekin matematika ikasten ari dira.

Hizkuntza ikasteko ikaskideei eskainitako antzerkiekin hasiko dira HH-n, eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetatik hedabideetan arituko dira: irrati eta telebistako programak egunero eginez, eta blog-a eta aldizkaria astero argitaratuz.

Zergatik gomendatuko zenuke Landako Eskolara hurbiltzea?

«Oso sorpresa ona eraman dugulako, asko disfrutatzen dugulako bertan irakatsiz, herriko etorkizuneko biztanleen garapenean parte hartuz.  Durangon eskola bakarra delako beste era batean ikasteko aukera eskaintzen duena, eta gure hiru lerrotako eskola txiki honek dituen baliabide guztiak ezagutzea merezi duelako».

 

 

image003

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu