Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:01 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Egoera txarrean zeuden ezkiak kendu eta berriak jarriko dira Ezkurdin

2019ko bigarren seihilekoan, udal teknikariek ikusi zuten tamaina handiko bi ezkiren egoera txarra Ezkurdin, komun publiko adimendunen ondoan. Enpresa espezialista baten txosten teknikoa eskatu zen, eta, enborraren barruan usteltze-zantzuak eta zuloak dituzten bi ezkiren egoera txarra berretsi zuen.

Ezkurdi

Jende asko ibiltzen da eremu horretan, eta ondorioz, kalte pertsonalak eta materialak izateko arriskua nabarmena zen. Aurtengo Gabonetan, arriskua zela eta, bi aleak moztu eta ale gazteak birjartzea esleitu da. Halaber, Frantzisko Ibarra kalean hildako zuhaitz bat bota eta beste ale gazte batek ordezkatuko du.

Era berean, Askatasun etorbideko erdibitzailean 9 urki landatuko dira, azken urteotan erdibitzailean gertatu diren hutsuneak betetzeko.

Lanek 2 aste iraungo dute, urtarrilaren 13an hasi eta urtarrilaren 24an bukatuko dira. Aipatutako lan hauek 12.900 euroko aurrekontua dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu