Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako egitarau berria aurkeztu du

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 2020ko urtarriletik maiatzera bitarteko denboraldirako programazioa aurkeztu du, arte eszenikoen, dantzaren eta musikaren esparruetan erreferentziazko kultur zentroetako bat izaten jarraitzeko.

Elirale

Elirale.

“Camiselle” ren ostean, urtarrilaren 24an, Tanttakaren euskarazko azken lanaz gozatzeko aukera izango dugu, Fernando Bernuesek zuzendutako “utzi mezua seinalearen ondoren” lanari esker. Beste hainbat lan euskaraz ikusteko aukera izango da  datozen hilabeteetan; Artedrama, Axut! eta Dejaburen “zaldi Urdina adibidez, arrakasta handiko koprodukzioa, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzia, eta aktore ugarien partehartzearekin, Ander Lipus buru dutela.

Gainera, haurrentzako ikuskizun ugari eskainiko dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “bizi Dantza”, Udabarri dantza taldearen parte-hartzearekin, bi saiotan, otsailaren 21ean; Gorakadaren “Pinocchio”, otsailaren 22an; ATX Teatroaren “Kasakarot”, martxoaren 21ean; Loraldia jaialdirako sortutako ikuskizuna “Sagutxu tuntuna” apirilaren 3an; “Ikilimilikliklik”, Marie De Jonghena, apirilaren 25ean, Ana Meabe eta Aiora Sedanoren eskutik; edo “Safari”, La Baldufarena, maiatzaren 16an.

Khea Ziater

Antzerki ikuskizunak ez dira hemen amaitzen eta Khea Ziaterren Alex Gerediagak “Oymyakon Habitación 101” lana aurkeztuko du urtarrilaren 31n, Arriagan estreinatu eta ordu batzuetara, Arrate Etxebarria eta Miren Gaztañagaren parte hartzearekin, antzerkiko kode eszenikoak zinematografikoekin lotzen dituen lan honetan.

Otsailaren 7an, “Borobil” konpainiak “Roman y Julieta” lana Zornotza Aretora hurbilduko du, Jose Ramon Soroiz eta Ainhoa Aierbe ezagunen parte-hartzearekin. 70 urteko gizon baten menpekotasun egoerara hurbilduko gaituena. Hilabete geroago, martxoaren 7an, Panadaria konpainiak “Elisa y Marcela” lana ekarriko digu, estatuan 1901ean izan zen lehen ezkontza lesbikoa taularatzen diguna. Gizarte gaiak beste lan batzuetan ere jorratuko dituzte, maiatzaren 22an Pez Limboren “El Patio de mi casa”, besteak beste; euskal gatazkara hurbilduko gaitu, hainbat ideologia elkarrekin bizi diren patio batean aurkituko gara, eta batak besteari begietara begira zauriak sendatzen saiatuko dira istorio honekin.

Rita

Era berean, beste ikuskizun batzuk ere aurkeztuko dira: “Rita”, Txalo Produkzioakena eta Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza protagonista dituena, maiatzaren 8an; “Tendríamos que haber empezado de otra manera”, martxoaren 13an antzeztuko den komedia beltza; edo “Qué fue de Ana García?”, maiatzaren 29an Pabellon 6rena.

Dantzak eta musikak ere izango dute euren tartea, esate baterako, martxoaren 28an Elirale dantza konpainiaren emanaldiarekin, Zornotza Aretoak koproduzitutako “o!” lana aurkeztuz. Bertan, ikusleek dantzaz gozatu ahal izango dute Zornotza Aretoan jarritako kupula baten azpian. Horrez gain, herriko musika bandak bi kontzertu eskainiko ditu, martxoaren 14an eta maiatzaren 23an, proposamen musikal guztiz ezberdinak gerturatzeko, munduko musiken lehen kontzertu batekin eta Rock & Rollera hurbilduko gaituen bigarren kontzertu batekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,