Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:45 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 7an herrian egingo den Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. Azokan parte hartzeko izena emateko epea gaur zabaldu du.

Feria Mujeres Amorebieta

ARGAZKIAK · Iban Gorriti

 

Udaleko Berdintasun Sailak martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzen barruan dago topaketa hau, eta Euskal Herriko hainbat lekutako ekoizleak bilduko ditu. Emakume hauek beraien artisau produktuak erakutsiko dizkigute: ogia, gozoak, marmeladak, fruta-gozoak barazkiak, zeramika, arropak edo osagarriak, beste batzuen artean.

FEria Amorebieta

ARGAZKIA · I.Gorriti

Izena emateko epea otsailaren 24ra arte zabalik egongo da eta oinarrizko betekizuna da azokan ikusgai egongo diren artikuluak Euskal Herrian egoitza duen enpresetako emakumeek egin eta erakutsi beharko dituztela.

Izena emateko beharrezko informazioa eta agiriak Amorebieta-Etxanoko Udaleko web orrian daude. Eskariak Gizarte Ekintza Sailean (Nafarroa Zentroa) aurkez daitezke edo e-posta bidez bidali: berdintasuna@amorebieta.eus.

Iaz argitatutako erreportajea:

25 RETRATOS · Ponemos cara y damos visibilidad a la Feria de Mujeres Agrícolas y Artesanas de Amorebieta-Etxano

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu