Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:09 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Amorebieta-Etxanoko ikasleek ekosistema akuatikoei plastikoak nola eragiten dien ikasi dute

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta herriko ikastetxeek plastikoak ekosistema akuatikoan sortzen dituen arazoak aztertzeko jardunaldi tekniko batean parte hartu dute.

AmorebietaAgenda21

Jardunaldi hau Agenda 21en barruan kokatuta dago, ingurumenak dituen arazoei aurre egiteko ezagutzak, jarrerak eta konpromisoak garatzea helburu duen programa hezitzailearen barruan hain zuzen ere.

Ondorioak

Eusko Jaurlaritzako ingurumen hezkuntzako Aztertu programako teknikaria den Jon Urretxaren eskutik, ikasleek plastiko motak zeintzuk diren ikasi dituzte, zein den jatorria eta degradazio epea, eta baita plastikoaren erabilerak ingurumenean dituen ondorioak, eta, bereziki, ekosistema akuatikoetan dituen ondorioak.

Jardunaldian izan ziren Amorebieta-Larrea, Andra Mari Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Karmengo Ama, El Carmelo eta Urritxeko ikasleak; Hirigintza, Obra eta Etxebizitza zinegotzia, Anartz Gandiaga; eta Udaleko arkitektoa, Eider Galarza. Jardunaldia martxoaren 5ean egin zen Zelaieta Zentroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu