ARGAZKI ZAHARRAK · Durangaldeko zazpi herritan maiatzaren 25ean zabalduko dabez elizak

Izaskun Ellakuriaga

Abadiño, Durango, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Otxandioko udalerrietako parrokiek Tabira pastoral-barrutia osatzen dute. Ohar bidez ezagutzera eman dute konfinamenduko neurriak arintzeko bigarren fasean zabalduko dituztela elizak. Hori bai, beti ere neurri batzuk hartuta:

– Eliza erdia bakarrik bete ahal izango da, distantziak zainduz.

– Hileta mezak ospatuko dira, baina gorpu barik.

– Igandeko lehenengo elizkizunak maiatzaren 30 eta 31n izango dira. Ordutegietan, baina, aldaketak egon daitezke.

Pertsona nagusiei, gaixoei edo arrisku egoeran daudenei oraindik ere etxean geratzeko dei egiten diete. Eta, konfinamendu aldian hildako pertsonen aldeko elizkizunak egitea ere aurreikusten dute, baina zendutakoaren etxekoekin eta hileta zerbitzuekin adostuta.

 

INdalecio Ojanguren 1930

Durangoko Santa Ana. 1930. Indalecio Ojanguren.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.