Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:21 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Ganeko igerilekuak uztailaren 1ean zabalduko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak, ur-jolas berriekin

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko igerileku irekiak zabalduko ditu uztailaren 1ean, asteazkena. Segurtasun neurri zorrotzekin egingo du erabiltzaile guztien osasuna bermatzeko.

Gane

Instalazioek ordutegi berria izango dute, eta bi txanda egongo dira. Astelehenetik ostiralera, goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara izango da, eta arratsaldeko txanda 16:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan ordubete arinago itxiko da, 20:00etan.

Gainera, igeri egiteko ordu tarte batzuk ere egongo dira: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 11:00etara eta 20:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan goizeko lehen orduan. Kale bi edo hiru gordeko dira horretarako, une horretan dagoen aforoaren arabera.

Neurri soziosanitarioei dagokienez, ireki aurretik Udalak instalazioak goitik behera desinfektatuko ditu, eta denboraldi guztian eguneroko garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo da.  Bestalde, erabiltzaileek bakoitzak bere musukoa ekarri beharko dute, eta desinfektatzeko gela bertan egongo da.

Segurtasun distantzia

Gainera, instalazioetara sartzeko gaur egun dauden tornuak kendu egingo dira. Haien ordez, sartzeko eta irteteko noranzkoak, lurrean jarriko diren seinaleen bidez adieraziko dira, eta manpara bat jarriko da bereizteko. Helburua ukipen elementuak ekiditea da, eta segurtasun distantzia gorde ahal izatea erraztea, baldintza hau nahitaezkoa baita une oro, eta bete ahal izateko seinaleak jarrita egongo dira lurrean.

Aforoa osasun arauek ezarritakora mugatuko da, eta instalazioetara zein igerileku barrura sartzen den jende kopurua zenbatzeko sistema batekin kontrolatuko da. Libre dauden plazak zenbat diren edozein momentutan jakin ahal izango da, horretarako jarri den sistema informatikoari esker. Informazio hori edozeinek ikusi ahal izango du udalaren web orrian (www.amorebieta-etxano.eus), eta 94 6850914 telefonoan edo aurrez aurre ere kontsultatu daiteke.

Aldagela eta dutxen erabilerari dagokionez, indarrean dagoen osasun araudiak ezarritakoa bete beharko da aforoari eta erabilera eta garbiketa baldintzei dagokienez.

Gane

Eguzkia berdegunean bakarrik hartu ahal izango da, eta pilotalekua eta tenis pista zarratuta egongo dira, baita aldageletako terrazak ere. Halaber, taldeen arteko distantzia gorde beharko da eta objektu pertsonal guztiak segurtasun perimetroaren barruan egon beharko dira, gainontzeko erabiltzaileekin kontaktua ekidinez.

Denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da, betiere osasun eta segurtasun berme guztiekin erabiltzeko aukera ematen badute inguruabarrek, bai langileentzat eta baita erabiltzaileentzat ere.  Helburu honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egiten du ezarritako neurriak bete eta instalazioak modu arduratsuan erabiltzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu