Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
4:41 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Abadiñoko udako zine programa ostegunean hasiko da

· Lehen aldiz sarrerak aurretiaz hartu beharko dira, edukierak kontrolatzeko

 

Abadiñoko Udalak Udako Zinema programa eskainiko dau uztailaren 2tik 29ra bitartean, lau pelikula eta film labur sortas bat eskainita, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan dabenez.

Green

Green Book © Participant Media

Programa horregaz udarako aisialdi aukera bat emon nahi da, eta behar diren neurri guztiak hartuko dira koronabirusaren kutsaketak eragozteko: ikusleek aurretiaz hartu beharko dabez sarrerak Errota Kultur Etxean nahiz Udal Mediatekan, aulkiak Udalak berak jarriko ditu ikusleen artean metro eta erdiko segurtasun-atea zainduta, maskara jantzita izan beharko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskainiko da.

Filmak probalekuan eta Matienako eskoletako kanpoko instalazioetan proiektatuko dira 22:00etan. Matienan, zehazki, eskoletako futbito zelaian eskainiko dira, eta, euria bada, aterpean. Sarrera Matienako haur eskolako atetik egingo da beti.

Emonaldiak hilaren 2an hasiko dira Matienan, Zinegoak jaialdiko film laburren saioagaz. Hilaren 9an Green Book komedia dramatikoa eskainiko da.

Hilaren 16an, Elkano Lehen Mundu Bira marrazki biziduneko filma proiektatuko da probalekuan, eta 23an Agur Etxebeste komedia. Hilaren 29an Asterix, Edabe Magikoaren Sekretua pantailaratuko da Matienan zikloari amaiera emoteko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu