Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:16 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Zabaldu da Abadiñoko Astolako gimnasioa, hitzordua eskatuta eta gehienez ordubeteko egonaldietarako

 

Abadiñoko Udalak barriro zabaldu dau Astolako igerilekuetako gimnasioa. Instalazino hori erabilteko, hitzordua eskatu beharko da eta goitik jota ordubete egon ahal izango da bertan. Segurtasun arau horiekin koronabirus kutsaketak eragotzi nahi dira. Hiit, spinning, pilates eta cross gym-a astelehenean, uztailaren 6an, hasiko dira barriro.

Sin título-1

Koronabirus kutsaketak eragozteko, gimnasioko aforoa txikitu egingo da, gel desinfektatzaileak eskainiko dira eta egoki markatuko dira itxaroteko eta igarotzeko guneak. Erabiltzaile bakotxak desinfektatu egin beharko ditu erabili nahi dituen makinak, erabili aurretik eta ostean, eta maskara jantziko dau ariketa fisikoa egiten hasi arte. Gomendatzen da dutxak eta aldagelak ez erabiltea, eta armairuak itxita egongo dira. Gimnasio barruan erabiltzaileek bi metroko tartea gorde beharko dabe elkarrengandik, eta eskuak sarri garbitu.

 

Kirol jardueren programa uztailaren 6an hasiko da barriro. Astelehen eta eguaztenetan, hiit (13:30-14:00) eta spinning (18:00-19:00) saioak eskainiko dira, eta martitzenetik barikura bitartean, spinning (13:15-14:00), pilates (18:00-19:00) eta cross gym (19:30-20:30).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu