Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
4:15 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Iñaki Olabarri, Mikel Berrojalbiz eta Rosalinda Incardona, ‘Zintzilik’, Amorebieta-Etxanon

Koralak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketako Zintzilik modalitatea gogoratu nahi du, hiru artista zornotzarren lanekin. Lan hauek udaletxeko fatxadan eta Zelaieta Zentroan ikusgai egongo dira datorren ostegunetik, uztailaren 9tik, aurrera.

Ayuntamiento amorebieta

Amorebieta-Etxanoko udaletxea.

Covid-19ak eragindako egoerak Amorebieta-Etxanoko kultur proiektu asko atzeratu edo bertan behera uztea ekarri du.  Enrike Renteria pintura lehiaketa ez da salbuespena izan, eta osasunaren ikuspuntutik zuhurtziaz jokatzeagatik, normalean egin ohi den bezala ez egitea erabaki da.

Hala ere, Koralak eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, kulturaren garrantzia edo kasu honetan arte plastikoena, azpimarratu beharra ikusi dute, baita egungo egoeran ere. Egoera honetan, herrian bizi diren hiru artistari Enrike Renteria lehiaketaren garrantzia gogoratzeko hiru artelan sortzeko erronka aurkeztu zitzaien.

Protagonistak

Erronka onartu eta Zintzilik-Enrike Renteria 2020 programak hiru sorkuntza lan berri izango ditu. Iñaki Olabarri eta Mikel Berrojalbizek 2×3 metroko lan bi egingo dituzte, eta lan hauek Zelaieta Zetroko fatxadan ikusgai egongo dira uztailaren 9tik aurrera. Bestalde, Rosalinda Incardonak Amorebieta-Etxanoko udaletxean zintzilikatuko du bere lana.

Salbuespenez, hiru adierazpen artistiko hauen sorkuntza lana dokumentatu egin da, Koralak uste baita egungo egoerak merezi duela pandemia honetan egindako sorkuntza lana erakusten duten adierazpen grafiko bat izatea, eta hori herritarrei helaraztea. Zornotza Aretoko webgunean (mediatekan) egongo den bideo batean ikusi ahal izango da sorkuntza lana, uztailaren 12tik aurrera: https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu