Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:58 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Zornotzako udalak ia 9.400 Amorebono saldu ditu herriko kontsumoa dinamizatzeko kanpainan

Amorebieta-Etxanoko Udala herriko kontsumo dinamizatzeko kanpainan, Amorebono 2020,  sartuta dago. Aurtengo kanpainan aurreko edizioetan baino inbertsio handiagoa egin da eta abendura arte luzatuko da, herriko negozioek covid19ak eragindako osasun eta ekonomia larrialdiarengatik bizi duten egoera zaila arintzen laguntzeko.

amore

Jendea ekimenari polito erantzuten ari da, eta ekainaren 18tik ia 9.400 bonu saldu dira, eta honek herrian 188.000 euro inguruko eragin ekonomikoa du.

90 dira guztira momentuz ekimenean parte hartzen duten negozioak. Izena eman nahi dutenek oraindik aukera dute. Izen-emate orria posta elektronikoz bidal dezakete sustapena@amorebieta.eus helbidera edo Amorebieta-Etxanoko Udalak honetarako jarri duen Herritarren Arreta Zerbitzura (astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara Urbano Larruzea kaleko bulegoetan, Bulego Teknikoaren azpian) joan daitezke.

Balioa

Kanpaina honetan parte hartzeko aukera izango dute merkatariek, ostalaritzak eta lehenego sektoreak, eta baita parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiek, jarduera edozein delarik ere, 25 langile baino gehiago ez badituzte.

20 euroko balioa duten bonuak eskuratu daitezke eta 2020ko abenduaren 15era arte trukatu ahal izango dira. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte eta gainontzeko 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu.

Amorebono 2020 kanpainaren bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko sare ekonomikoa sostengatzeko bere konpromisoa agertu du berriro ere.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu