Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:14 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 26 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Pailazo ikuskizunak eta Ekuru durangar musika taldea, ‘Uda Kulturaz Blai’ren bigarren asteburuan

K

Uztailak aurrera egiten duen heinean, ‘Uda Kulturaz Blai’ kultur programazioak ere aurrera darrai. Irailera arte 38 ikuskizun eta 59 jarduera garatuko dira, eta asteburu honetan pailazoak eta musika izango dira nagusi herriko txoko ezberdinetan.

ekuru kartela

Ekuru taldea.

 

Ostegun honetan Tomasen Abenturak konpainiaren ‘Azken Balea’ ikuskizuna eskainiko da Landako Eskolako jolasgunean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ordu berean, eta jendea banatu asmoz, Potxin eta Patxin pailazoek ‘Ingurugiroa Zaindu’ antzezlana eskainiko dute Kurutziaga Ikastolako patioan, ordu berean.

Ostiralean, berriz, Durangoko Ekuru musika taldeak bere diskoaren aurkezpena egingo du Plateruena Kafe Antzokiko kanpoaldean 21:00etatik aurrera. Ander Erzilla lider duen talde durangarra bigarren lan luzea aurkeztera etorriko zaigu, talde osoaren laguntzaz jazz musikaz ostiral gaua goxatuz.

Saio guztiak doan izango dira, baina aforoa kontrolatu asmoz sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira hurrengo bideetan:

  • https://labur.eus/UKB-sarrerak
  • Arte eta Historia Museoan: Egunero zabalik (astelehena kenduta) 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 artean
  • San Agustin Kulturgunean ikuskizuna baina ordubete lehenago.

Astean asteroko sarrerak banatuko dira, hau da, ezingo dira aldez aurretik programa osoarenak eskuratu. Modu horretan, antolatzaileek ahalik eta jende gehiagorengana heldu nahi dute. Gehienez ere sei ikusletako taldeak antolatuko dira, alegia, emanaldiez lagun arte mugatuan gozatzeko aukera egongo da, baina taldeen artean segurtasun tartean mantenduko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu