Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:55 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Musikako goi mailako ikaskeketan hasiko dira Bartolome Ertzillako lau ikasle

Durangoko Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko lau ikaslek plaza lortu dute Estatuko Goi Mailako Kontserbatorioetan, hainbat autonomia-erkidegotan sarbide-probak egin ondoren.

musika eskola 2

Anton Gomez saxo ikasleak, Aragoiko eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan lortu du plaz; June Iturriaga biolin ikasleak eta Amaia Santana biolontxelo ikasleak plaza lortu dute Aragoiko, Gaztela Leongo eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan; Iker Sagala txistu ikasleak, berriz, plaza lortu du Euskal Herriko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Ikastegian. Orain, Goi mailako ikasketa horiek zein kontserbatoriotan egingo dituzten erabakitzea tokatzen zaie.

Albiste garrantzitsua da Durangoko kontserbatorioarentzat, bi arrazoirengatik: musikako goi mailako ikastetxeetan eskaintzen diren plazak oso urriak direlako eta konpetentzia itzela delako; beraz, aurkezten diren ikasleen maila oso altua da; era berean, Bartolome Ertzilla tamaina ertaineko zentroa da, eta probintziako hiriburuetako kontserbatorio profesionaletatik datozen ikasleekin lehiatu behar du. Horregatik, azpimarratu behar da maila horietako kontserbatorioetan lau ikasle jartzeak lorpen handia dela maila akademikoan.

Goi-mailako ikasketak

Zorionez, Durangotik datozen eta goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasleen zerrenda hazten doa. Orain arte, azken 4 ikasle horiez gain, Durangoko 21 gaztek amaitu dituzte edo ari dira Musikako goi-mailako ikasketak egiten, 2006-2007 ikasturtean kontserbatorio profesionaleko lerroa ezarri zenetik, lehendik zegoen musika eskolako lerroaren osagarri. Azaldu behar da orain musika benetako irtenbide profesional gisa jorratzen duten gazte hauek Bartolome Ertzilla musika eskolan hasi zirela Musika eta Mugimenduaren mailan, ikastetxe honetara hurbiltzen diren haur txikienek egiten duten mailan.

Goian aipatutako ikastetxeetan sartzeko probak erabat ezberdinak izan dira ikasturte honetan. Kasu guztietan grabazioak bidali behar izan dituzte interpretatu beharreko obrekin eta eskatu zaizkien ariketekin. Kasu batzuetan zuzeneko bideo konferentzia bidez ere egin behar izan dituzte probak.

Azaldu behar da, nahiz eta konfinamenduan egon, Bartolome Ertzillak eskola asko ematen jarraitu duela martxoaren 12tik. Irakaskuntza hori, musika-instrumentuen eta musika-hizkuntzako taldeen klaseetan batez ere, hainbat kanaletatik egin da: bideokonferentzia bidez; audioak eta bideoak jaso eta zuzenduz; eta zereginak bidaliz ikastetxeko plataforma digitalaren bitartez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu