Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:06 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 54 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Joan Mari Torrealdai zendu da

Joan Mari Torrealdai Navea forutarra zendu da. Euskal idazleaeuskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa. Euskaldunon Egunkaria-ren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen.

torrealdai iban03

Torrealdai Durangon. Iban Gorriti

 

Besteak beste, Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura, 1936-1983 (2000) idatzi zituen.

1972an Teologiako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan1985. urtean Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen bertan, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa. 1991an Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoregoa lortu zuen Deustuko Unibertsitatean zentsura frankistaz (1936-1983).

Urteetan aritu zen euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat; Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2002 bitartean; Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik.

2015tik 2017ra PuntuEUS Fundazioko lehendakaria izan zen. 2015ean hezur muineko minbizia zuela jakinarazi zuen, Euskaldunon Egunkariaren itxiera prozesuan atxilotzean jasan zituen torturekin lotzen zuen Torrealdaik gaixotasun hau.[5]

Minbizi hori zela eta osasun gorabeherekin egin zituen azken urteak, eta haren egoerak okerrera egin zuen 2020ko uztailaren azken egunetan. Etxean hil zen, 2020ko uztailaren 31n, senideak eta lagun gertukoak agurturik.

Euskaldunon Egunkariaren kontseiluko lehendakaria
  • 1990eanEuskaldunon Egunkaria sortu zenean administrazio kontseiluko kide eta kontseilu editorialeko buru izan zen.
  • 2000an administrazio kontseiluko buru bihurtu zen.
  • 2003anEuskaldunon Egunkariaren itxieraren prozesuan guardia zibilek atxilotu, torturatu eta espetxean sartu zuen, Administrazio Kontseiluko beste kideekin batera (Txema AuzmendiMartxelo OtamendiXabier Oleaga eta Iñaki Uriarekin), Orduko Espainiako Gobernuak abiatu zuen prozesua egunkaria ETArekin harremanetan egotea leporatuta.
  • 2010ean, Auzitegi Nazionalak Torrealdai, Otamendi, Uria, Auzmendi eta Oleaga errugabe zirela onartu zuen, akusazioen argudioak gogor kritikatuz eta ETArekiko lotura ukatuz. Baina auzi ekonomikoak aurrera segitu zuen.
  • 2014an Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek. Orduan bukatu ziren auzi guztiak, 11 urte pasa eta gero.
Euskaltzaina

1958an hasi zen euskaraz idazten. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an eta euskaltzain oso 2007ko azaroaren 30ean. “Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Foruan 2009ko urriaren 31n. 2017an Euskaltzaindiak euskaltzain oso emeritu izendatu zuen Patxi Uribarrenekin batera.

Euskaltzaindian, Bergarako Biltzarrerako (1978) prestatutako txostenaz gain, 2009tik bereziki Azkue Bibliotekaren eta argitalpenen arloan egin zuen lan. 2011n Jose Antonio Arana euskaltzaina hil zenetik 2017ra arte bibliotekari akademikoa izan zen, eta ordutik aurrera ohorezko bibliotekaria. Besteak beste euskaltzain hauen argitalpenak prestatu zituen: Rikardo ArregiKarlos SantamariaMartin UgaldeLuis Villasante. Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariko aholku batzordeko kidea izan zen 2009 urteaz gero.

2018an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren 50 urteak ospatzeko antolatu zuen biltzarrean, Torrealdai izan zen «Euskara Batuaren Adierazpena» irakurri zuena. Hamar puntutan euskara batuaren garrantzia, ibilbidea eta erronkak berresten zuen agiria eta 36 eragile publiko eta pribatuk sinatu zuten hantxe.

Iturria: Wikipedia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu