Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:37 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Elorrioko Udalak bat egin du bizikleta eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko ’30 egun bizikletan’ ekimenarekin

Bizikleta eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko, Durangaldeko Amankomunazgoak sustatu duen Durangaldea Estrategia: Lehenengo Cycle Friendly Employer (CFE) Lurraldea proiektuaren barruan, irailean zehar gauzatuko den “30 egun bizikletan” erronkan parte hartuko du Elorrioko Udalak.

bizikleta

CFC ziurtapenak honako helburu hauek ditu: alde batetik, 30 egun bizikletan 2020 erronkari atxiki zaizkion enpresek, udalek eta erakundeek bertako langileek, herritarrek eta bazkideek parte har dezaten sustatzeko eta bizikleta egunero erabili ahal izatea bultzatzeko eta ahalbidetzeko egindako lana aintzat hartzea; eta, bestetik, bizikleta bidezko mugikortasunaren eremuan jardunbide on eta esperientziak partekatzea.

Herritarrei erronka

Hori dela eta, erronka luzatu die Elorrioko Udalak herritarrei irailean zehar modu jasangarrian mugi daitezen. Erronkari erantzun eta parte hartzen dutenen artean bizikleta elektriko bat zozkatuko du.

Zertan datza

Erronkan parte hartzeko, gutxienez, honako hau erregistratu beharko da irailean zehar:

-Egunero bizikletan joan-etorri bat irailean

-30 kilometro egitea, gutxienez, hilabete osoan

Nola parte hartu

– Bikefriendly App-a deskargatu eta erabiltzailea sortu behar da.

– Taldeen artean Elorriokoa topatu, eta harekin bat egin (abuztuaren 31tik aurrera).

Helburua da irailean, apur bat besterik ez bada ere, pedalei egunero eragitea. Distantzia, arrazoia edo helmuga zeinahi izanda ere.

 

Saria

Bikefriendly apparen bitartez irailean zehar egunero bizikletaz egindako ibilbide bat, guztira gutxienez 30 km, erregistratzen dutenen artean bizikleta elektriko bat zozkatuko du Elorrioko Udalak.

Herritarrei luzaturiko erronkaz gain, Elorrioko Udalak erakunde gisa ere parte hartuko du ekimenean, bertako langileen artean bizikleta erabiltzea sustatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu