Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
5:47 am,
temperature icon 6°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Goiuri Aldekoa-Otalora durangarrak Museoan gaur hasiko den 42 emakumeren erakusketan parte hartuko du

Urriaren 4ra arte iraungo duen erakusketan, artistek feminitate tradizionalaren arketipoarekin hautsi nahi izan zuten milaka emakumeren jazarpenak, torturak eta heriotzak salatzen dituzte.

GOIURI EXPO

Durangoko Goiuri Aldekoa-Otaloraren bideoa. Garazi Arrizabalaga

EmPoderArte – AIMA Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen eskutik, ‘Sorginak! ¡Brujas!’ erakusketa inauguratuko du ostiral honetan Durangoko Arte eta Historia Museoak. Erakusketa horrek sorginkeriaz akusatu zituzten emakumeen aurka XV. eta XVIII. mendeen artean egindako ankerkeriei eta gaur egun oraindik ere agerian dauden ondorioei buruzko gogoeta egiten du. Obra ezberdinen artean Goiuri Aldekoa-Otalora Durangoko artistaren obra bat dago, bideo bat hain zuzen ere.

goiuri

Goiuri Aldekoa-Otalora.

Sorginak! – ¡Brujas! erakusketak feminitate tradizionalaren arketipoarekin hautsi nahi izan zuten milaka emakumeren jazarpenak, torturak eta heriotzak salatzen dituzten 42 emakume artisten lanak batzen ditu. Alargunak, ezkongabeak, sendagileak, erditzaileak eta gizonaren babesetik urrun zeuden farmazialariak arbuiatu eta gizatasunik gabe utzi zituzten. Gure iraganaren eta gure orainaren, emakumeen jazarpen sistematikoaren eta sistema patriarkal eta kapitalista batean egindako bizi-hautuen historiaren aurrean gaude, antolatzaileen esanetan.

Sorginak! – ¡Brujas! EmPoderArte AIMA elkartearen erakusketa da. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta, 2014tik, erakusketak egiten ditu emakumeei ikusgarritasuna emanez artearen munduan, gizonen eta emakumeen arteko ekitatea eskatuz eta indarkeria matxista salatuz.

1

Argazkiak · Durangoko Udala

  • Egutegia:

– Irailaren 4an, ostirala, 19: 00etan: inaugurazioa eta bisita gidatua artistekin eta komisarioekin.

– Ostirala, irailak 11, 19: 00etan: bisita gidatua euskaraz.

– Irailak 19, larunbata, 12: 00etan: bisita gidatua gaztelaniaz.

– Irailak 26, larunbata, 18: 00etan: Hitzaldia: Gure Beste sorginak / Nuestras Otras brujas. Cristina Gutierrez-Meurs.

– Urriak 4, igandea, 14: 00etan: Itxiera.

Arte komisarioak: Sara Beiztegi, Estefanía Ocampos eta Cristina Gutiérrez Meurs.

3

EmPoderArte-n parte hartzen duten artistak:

Amalfy Fuenmayor, Ana María Vacas, Asunción Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutiérrez Meurs, Dara Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldán Rojo, Erica Landfors, Estefanía Ocampos, Esther Galarza , Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, Helena Revuelta, Karolina Kinnander Ciempiés, Leire Kareaga, Luz Velasco, María García del Salto, María Jesús Aragoneses, Marián M. Cañizares, Marivi Ibarrola, Marta Girón, Marta Lage de la Rosa, Miren Atxaga, Monika Rühle, Montse Rodríguez Herrero, Nuria Vicente, Patricia Fridman, Paz Barreiro, Pepa Santamaría, Prado Toro, Rosa Gallego del Peso, Rosa Virgili Abelló, Sandra Parra Cárdenas, Silvia Martínez Cano, Susana García Ungo, Susana Ribuffo, Viriviana Duncan.

2

Artista gonbidatuak: Andrea Abalia, Goiuri Aldekoa-Otalora, Martina Dasnoy eta Txaro Arrazola.

Durangoko Goiuri Aldekoa-Otalora argazkilari eta produktoreak Moxalen bideo berria zuzendu du

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu