Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
4:03 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Zornotza Aretoak Alex Txikonen ‘Mendi biluzia’ dokumentala emango du abenduaren 10ean

LOGO MUGALARI blanco

Zornotza Aretoak zine emanaldiak eskainiko ditu hilean behin, 2021eko uztailera arte. Herritarrei film eta film labur eskaintza zabala eskaini nahi die zine programak. Emanaldiak ostegunetan izango dira 20: 15ean eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira Zornotza Aretoko leihatilan eta zornotzaaretoa.eus webgunean. 

Txikonkartela1005

Azaroaren 12an 20: 15ean izango da hurrengo hitzordua doako zinemarekin, oraingoan film laburren emanaldiarekin. Hainbat jaialditan sarituak izan diren Mateoren Ama (Euskadi, 2019, 14 min., Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga), (Euskadi, 2019, 17 min., Ana Serna, Paula Iglesias) eta (Euskadi, 2018, 18 min., Ana Serna, Paula Iglesias) film laburrak izango dira ikusgai. Aurretik, urriaren 15ean, El Bosque Maldito filma eskaini zen.

Alex Txikon bera izango da

Aurten ikusgai izango den azken filma Alex Txikonen Mendia Biluzia izango da, abenduaren 10ean 20: 15ean. Proiekzioan Txikon bera izango da, bertaratzen direnei aurkezpen bat eskainiz.

Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro-k 2019ko neguan Nanga Parbat gailurrera egindako igoera kontatzen du filmak, gertaera zeharo gogoangarria alpinismoaren historian. Duela 100 urte baino gehiago, 1895ean, Alfred Mummery-k Nanga Parbat igotzeko egin zuen lehen saiakera eta 1953an Hermann Buhl-ek lehen igoeraren ostean, Txikon, Sadpara eta Moro -k euren lehen igoera lortu zuten.

Zornotza Aretoak programa honekin jarraituko du 2021eko uztaila arte.  Hainbat jaialditan saritutako filmak erakutsiko dira, ikus-entzunezko beste eduki batzuez gain. Programa honen bidez, herritarren artean beste genero eta filma mota batzuk zabaldu nahi dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu