Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
5:32 am,
temperature icon 10°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Abadiñoko udalak jarri ditu martxan umeendako irakurketa klubeko taldeak

Abadiñoko Udalak urriaren 30era arte zabaldu du umeendako irakurketa klubetan izena emateko epea, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan duenez.

irakurketakluba2020 kartela hepta.cdr

Abadek azaldu duenez, ekimen horren helburua da umeak txikitatik hastea gozatzen ipuinak euskaraz irakurtzen eta entzuten, irakurtzeko ohitura modu naturalean beregandu dezaten.

Bi programa eskainiko dira: «Liburutxokoa», 4-7 urte bitarteko umeentzat, eta «Poltsa ibiltaria», 8-9 urte bitarteko eskolaumeentzat. «Liburutxokoa»n umeak adinka banatuko dira eta, senide batek lagunduta, sormena lantzeko saioetan parte hartuko dute ipuin, poesia, kontakizun eta abestietan oinarritutako jolasen bidez. Ekitaldiak 17:00etatik 17:45etara bitartean egingo dira Txanporta Kultur Etxean, 4 eta 5 urteko umeentzat, eta 18:00etatik 18:45etara bitartean 6 eta 7 urteko umeentzat. Hilean behin egingo dira, azaroaren 10etik aurrera.

Bestalde, «Poltsa Ibiltaria» programak aukera emango die 8 eta 9 urteko neska-mutilei poltsa baten barruan aurkituko dituzten liburuez gozatzeko, eta poltsa hori hilean behin trukatuko dute. Parte hartuko dute, baita ere, sormena lantzeko saioetan.

Izena emateko, inprimaki bat jaitsi behar da Udalaren webgunetik, bete, eta gero edo  posta elektronikoz bidali (mediateka@abadiano.eus eta errota@abadiano.eus), edo eskura eman Udal Mediatekan nahiz Errotan.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu