Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:07 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Amankomunazgoak eta Gerediagak eskaintza berezia prestatu dute Durangaldeko sortzaileentzat Azokarako

 

 

Durangaldeko partehartzaileek eskaintza berezia izango dute aurtengo Durangoko Azokan. Edizio honetako salerosketa gune bakarra denda birtuala izango da, www.durangokoazoka.eus webgunean, eta bertan Durangaldeko sortzaileek online dendan lortzen duten diru-sarreren %100 jasoko dute.

55DAdurangaldekosortzaileak

Mireia Elkoroiribe eta Arantza Atutxa. Durangoko Azoka

Osasun-krisiak baldintzatuta, aldaketa ugari izango ditu Durangoko Azokako 55. edizioak. Besteak beste, modu zuzenean eragingo dio salmenta guneari: aurten salerosketa online egin beharko da, eta, beraz, ez da erakusmahairik egongo da Landako Gunean. Erakusmahaien ordez, www.durangokoazoka.eus webgunean denda birtuala sortuko da, eta abenduaren 4tik 8ra kulturzaleek hamaika produktu erosi ahal izango dituzte bertan: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, komikiak, papergintza… Landakon egon ohi diren produktuak euskal kulturaren plaza digital erraldoi honetan batuko dira.

Gerediaga elkartearen eta Durangoko Amankomunazgoaren arteko elkarlanari esker, azken urteetan «Durangaldeko argitalpenak» erakusmahaia egon da Landako Gunean, eskualdeko produktuen eskaintzarekin. Horrela, aurreko edizioetan, sortzaileek ez dute erakusmahaiak alokatzeko beharrik izan euren produktuak saltzeko.

Aurten ere Durangaldeko partehartzaileek eskaintza berezia izango dute Azokan. Eskualdeko sortzaile, argitaletxe, diskoetxe, ekoizpen enpresa,  banatzaile edo erakundeek saltzen dutenaren %100 jasoko dute (gainontzeko partehartzaileei, Durangaldekoak ez direnei, saldutakoaren %12 kobratuko zaie kudeaketa eta logistika gastuengatik).

Euskaraz

Eskaintza hau jasotzeko aukera izateko ezinbestekoa izango da helbide fiskala Durangaldean izatea: Abadiñon, Atxondon, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian edo Zaldibarren. Halaber, beharrezkoa izango da Azokako araudia betetzea, hots, produktua euskarazkoa izatea edo euskal gaiak jorratzea.

Izena emateko gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera idatzi edo 94 681 8066 telefono zenbakira deitu beharko da, produktuaren nondik norakoak azalduz, azaroaren 2a baino lehen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu