Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
11:20 am,
temperature icon 12°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Durangoko Euskaraldiaren lokala zabalik bihartik aurrera Zumalakarregi kalean

2018ko edizioan bezala, aurten ere Euskaraldiko lokala zabalduko dute Durangon. Oraingoan, espazioa Zumalakarregi kalea 2 helbidean dago, Naranja denda zegoen lekuan.

Sin título-1

Aurtengo edizioan Euskaraldiko izen-ematea internet bidez egitea sustatu gura dute, hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan. Dena dela, inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo da.

Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan funtzionatuko du batez ere, eta Euskaraldiko banderolak erosteko aukera egongo da. Euskaraldia hasi aurreko egunetan txapa banaketa masiboa egingo dute bertatik, aurreko edizioan bezala.

Datozen 3 asteetan hauxe izango da ordutegia:

Asteartetan 18:00 – 20:00

Ostegunetan 18:00 – 20:00

Larunbatetan 11:30 – 14:00.

Euskaraldia hurreratu ahala, ordutegi zabalagoa izango dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu