Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
12:43 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Durangoko Udalak eta bertako erakunde autonomoek entitate moduan parte hartuko dute Euskaraldian

Euskaraldian entitate gisa izena emanda, modu kolektiboan hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu du Durangoko Udalak. Hortaz, udaleko zerbitzuetako langileek eta zinegotziek ariguneak eratu dituzte. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, eta bi motatakoak daude: barne ariguneetan, lankideekin euskara gehiago egiteko ariketa egingo da taldean; kanpo ariguneetan, berriz, herritarrei begirako harrera euskaraz eskainiko da, “ahobizi” edo “belarriprest” bat egongo da harrera-lekuetan.

euskaraldia

Esan bezala, Durangoko Udalak eta bere erakunde autonomoek (Durango Kirolak, Astarloa Kulturgintza, Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Udal Euskaltegia) eman dute izena Euskaraldian, eta baita Durango Eraikitzen enpresa publikoak ere. Guztira, 43 arigune sortu dira.

Gainera, langile eta zinegotziekin lanketatxoa egin da azken hileotan, Euskaraldian parte hartu dezaten eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketara batu daitezen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu