Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
7:54 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Iratxe Aguilera Durangoko Azokaren sormen bekaren irabazleak bere lehen diskoa aurkeztu du

Deep Soda

Iazko Durangoko Azokako sormen bekako irabazleak, Kai Nakai abeslariak, disko berria aurkeztu du gaur: «Baimenik gabe». Durangoko Azokan izango da bere lehenengo kontzertua, abenduaren 4an, 19:30ean, Plateruenan. Gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira, azaroaren 26tik aurrera, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Sin título-1

Bilboko Bira kulturgunean egindako prentsaurrekoan, honako parte-hartzaileak izan ditugu: Kai Nakai, Arantza Atutxa (Gerediaga elkarteko kudeatzailea), Ane Abanzabalegi (Durangoko Udaleko kultura zinegotzia) eta Joseba Razkin (DeepSoda).

Duela urtebete, Iratxe Aguilerak Durangoko Azoka Sormen Beka irabazi zuen, Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak emana. Martxoan, bere burua Kai Nakai bezala ezagutarazten zuen gasteiztar gazteak, eta bere lehen bideoklipa zen «Kolpe» rekin harritu gintuen denok.

Aurten Tamara Moreno (Aravecia) diseinatzailearekin lan egin du, «Kolpe», «Emoiztazu bihotz» eta «Ez dakit» aurkeztu ditu, Julen de la Serna zuzendari eta errealizadoreak zuzendutako hiru bideoklip, eta Jon Maiarekin batera, bere letretan eta musikan islatutako mundu kontzeptualean lan egiteko aukera izan duena. «Baimenik Gabe» da Kai Nakaik bere lehen diskoari eman dion izena, eta euskarazko reggaetoia bezalako erritmo berritzaileak dakarzkigu. Bertan, Kai ezagutzera ematen da, bat baino gehiago identifikatuta sentituko den esperientzia bat eskainiz: genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, mota guztietako harremanak bizitzea, baita handinahia izatea eta arrakasta lortzea ere.

Disko honen bidez, Kaik genero musikal hau euskaraz egitea defendatzen du, gazteei gustatzen zaiela eta Euskal Herrian hutsune bat dagoela erakutsiz, aire berri bat ekarri behar delarik. Bestalde, genero honek berarekin dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, kolektibo bakar bat ere baztertzen ez duten letrak eginez eta matxista ez den reggaetoia egin daitekeela erakutsiz.

Gainera, KAIk aldarrikatu du emakumeek ere reggaetoia egin dezaketela, betidanik gizonek osatutako generoa, askatasunez eta tabuerik gabe adierazten dena. «Baimenik Gabe» 9 abestik osatzen du, eta ordu erdiko iraupena du. Abesti ugari biltzen dituen diskoa da, dantzarako zein errebindikatzeko letrak dituena edo ukitu
intimoagoa dutenak baita ere.

Mikel Urdagarinek diskoan kolaboratu du

Aipatzekoa da kantu hauen artean Dupla, Xsakara, STR eta gure harridurarako Mikel Urdangarin bezalako kolaborazioak aurki ditzakegula. Gasteizko gazteak genero hau mugitzen ari dela eta gero eta talde gehiago daudela ikusarazi nahi izan du, baina bere musika belaunaldi guztien gozamenerako dela ere ikustaraztea nahi du. Horretarako, adibidez, diskoari sarrera ematen dion abestia, «Denboraren Atea». Gaur egun desagertuta dagoen Arabako Euskalkin abestutako abesti honek XVIII. mendeko Juan Bautista Gamizen koplak biltzen ditu, non garai hartako mutil gazte batek kai Nakai gorteiatu nahi duen, 2020ko egungo emakumea, eta hizkuntza bera hitz egiten duten arren, ez dute elkar ulertzen. Mutilaren buru klasikoaren eta Kairen pentsamolde propio eta ahaldunduaren arteko kontrasteak denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, gure lurretan lehen hitz egiten zen euskara estimatzeko eta emakumeok lortu dugun boterea eta lortzeko dagoena ikusteko.

Abenduaren 4an, diskoa aurkezteaz gain, Kai Nakaik bere aurkezpen kontzertua emango du, eta bertan Maria Roca eta Ane Perez dantzariek eta Anbrok DJak
osatutako talde berria ezagutzera emango du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu