Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:34 am,
temperature icon 12°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Pandemiaren zailtasunen gainetik, 2.550 pertsona bildu ditu Durangoko ‘Kultur Aro’k

 

Durangoko Udalak balantze «positiboa» egin du udazkenean herriko hainbat txokotan egin den ‘Kultur Aro’ programari buruz. Aurreikusitako 43 jardueretatik 21 baino ezin izan dira egin arrazoi ezberdinengatik, baina kultur zikloan 2.553 pertsona bildu dira.

kultur_aro_2

Onintza Enbeitia, Gorka Pagonabarraga durangarra eta Andoni Egaña.

 

Emaitzak bildu ondoren, Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek Durangon izandako harrera onari balioa eman nahi izan diote: «Hainbat arrazoirengatik ikuskizun batzuk bertan behera utzi behar izan ditugun arren, Durangon Kultura segurua dela erakutsi dugu berriro ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei ikuskizun bakoitzean erakutsi duten elkarlanerako jarreragatik, eta horrek indartu egiten gaitu berriro ere, kultur eskaintza aberats, anitz eta adin guztientzako baten alde lan egiten jarraitzeko. Edozein kultur diziplina izanik, durangarrok ere bizi dugun egoera zail honetatik ihes egin eta kulturalki aberastu behar dugu. Horregatik, Udalak kulturaren aldeko apustua egiten jarraituko du».

Neguan gehiago

Neguari begira, Udalak programazio berri bat prestatu du jarduera berriekin, eta ‘Kultur Aro’ n egin ezin izan ziren ikuskizun batzuk gehituko zaizkie: «Beste sektore batzuekin egin bezala, ahal dugun guztia egingo dugu kultur sektoreari laguntzeko. Ikuskizun bakoitzaren atzean langileak eta haren familiak daude, horregatik, gobernu talde honetatik argi daukagu ahal dugun guztia egingo dugula hainbat arrazoirengatik atzeratu behar izan ditugun jarduera guztiak garatzeko», gaineratu dute Buenok eta Uriguenak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu