Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:20 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

DENDAK BAI: «Durango, eskerrak emateko ordua heldu da… 5.000 euro saritan»

Eskerrik asko, Durango! (2020) - CARTEL

Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan “Eskerrik asko, lelopean, azaroaren 26tik abenduaren 14ra.

bambas

Un comercio de Durango asociado a Dendak Bai.

Oraingo honetan, herritarrei bertako komertzioetan erosteagatik eta zaintzeagatik eskerrak ematea da helburua. «Mezua botila batean» filmaren itxura eginez, atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketa guztiekin, pote baten barrutik papertxo bat hartzeko aukera egongo da, komertzioarekin erlazionatutako mezu positiboak edo sariren bat izango dutenak.

Elkarteak 5.000€ emango ditu saritan, Dendak Baiko establezimenduetan trukatzeko baleak izango direnak:

– 1.000€-ko sari bat.

– 500€-ko 2 sari.

– 100€-ko 10 sari.

– 20€-ko 100 sari.

Horrez gain, dendek emango dituzten beste hainbat sari ere egongo dira.

Sariak Dendak Bai elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) jasoko dira, erosketa ticketa eta papertxoa erakutsita.

Saririk gabeko papertxoen kasuan, eskerrak emateko mezuaz gain, hazidun paperak izango direnez, jasotzen dituzten pertsonek horiek landatzeko aukera izango dute. Horrela, bertako merkataritza eta landare bat zaintzearen garrantzia erlazionatu nahi da, biak egunero ureztatu behar baitira.

Bideoa

Kanpaina ezagutarazten emateko bideo bat dago, non ume batek ibaian mezu bat duen botila bat topatuko duen. Iraganeko neskato batek etorkizuneko mutiko bati eskerrak adierazteko mezua izango da, Durango bizirik mantentzen laguntzeagatik. Ekimen honek Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa ere badu.

Kanpainari buruzko informazio eguneratua Dendak Bai elkartearen weborrialdean egongo da, bloga atalean: www.dendakbai.

 

DENDAK BAI: «Ha llegado la hora de dar las gracias a nuestra clientela repartiendo 5.000 euros en premios»

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu