Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:13 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Iurretako Zaldai taldeak bere IV. Mendi Astea antolatu du

2021 hastearekin batera urtarrilaren 16tik 29ra bitartean Iurretako IV. Mendi Astea burutuko dute. «Urtero bezala, mendia herrira hurbiltzen saiatuko gara egunotan antolatutako ekintza desberdinen bitartez», adierazi dute.

2021 MENDI ASTEA - KARTEL OROKORRA

Eñaut Aiartzaguena

Aurten ohiko BTT martxa eta mendi irteera ezin izango dituzte antolatu baina osasun neurriak betez egoera berrira egokitutako ekintza desberdinak antolatzen saiatu dira.

– Urtarrilak 16, 18:00etan, Ibarretxen: Bideak dokumentala (Aritz Ganboa)

– Urtarrilak 23, 18:00etan, Ibarretxen: Incognita Patagonia emanaldia (Eñaut Izagirre)

– Urtarrilak 29, 19:00etan, Askondoko Karpan: Zaldai Mendi Erronka 2020 eta argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

-Urtarrilak 30, 11:00etan, Goiuriako ermitan: Iurretako Bloke-Eskalada Txapelketa herrikoia.

Ekintza guztietan osasun irizpide guztiak beteko dituzte.

Dokumentalak ikusteko plaza mugatuak egongo direnez aurrez izena eman beharko da zaldai@hotmail.com helbidean bazkideek lehentasuna izango dutelarik.

Eskalada txapelketa herrikoian parte hartzeko ere izena eman beharko da: www.zaldaimenditaldea.org

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu